Patxiren partea (asteartea, 2020-06-02)

Ar, 2020/06/02 - 17:22 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 23. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Ordu honetan ez dago aldaketarik Patxiren egoeran, baina beste egun bat gehitzen dio gose grebari. Ebidentea da honezkero protesta honek atzeraezinezko arrasto fisikoak uzten ari zaizkiola. Arratsaldean aldaketaren bat balego, ohar baten bidez jakinaraziko genuke.

Patxirekin elkartasunean Mendillorriko hiru gaztek eliza batean sartu eta bertan itxialdia egiten ari direla azpimarratu nahi dugu. Apaizak bertan egoteko baimena ukatu die eta polizia bertaratu da, baina gazteek barruan jarraitzen dute atzotik, 48 orduko baraua egiten. Gazte hauen jarrera eta ausardia txalotu nahi dugu, eta haiekiko gure begirunea erakutsi.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostegunero: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Maiatzaren 28tik: bi pertsonak ekin zioten gose grebari Val di Susa herrian, Italian.

Ekainaren 1ean: 3 gazte Mendillorriko elizan sartu eta bertan itxi dira 48 orduko baraua egiteko.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa eta giza-katea.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 2

  • Bartzelona: 20:00etan Plaça Virrei Amat, Nou Barris. Kontzentrazioa.

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien Plazan. Kontzentrazioa.

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 20:00etan Txantreako Kaskallueta Plazan. Kontzentrazioa.

  • Mendillorri: 12:00etan Elizako Plazan, elizan baraua egitera sartu diren gazteei babesa emateko.

  • Berango: 20:00etan Gudarien Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 20:00etan Arriurdiñeta Plazatik. Giza-kate ibiltaria.

Bihar, ekainak 3

  • Irun: 20:00etan San Juan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 20:00etan Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

Ekainak 4

  • Bilbo: 20:00etan PSOEren egoitzaren aurrean (Alameda Rekalde 27)

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

Ekainak 5

  • Baiona: 18:30ean Herriko Etxearen aitzinean. Kontzentrazioa.

  • Maule: 18:30ean Gurutze Xurian. Kontzentrazioa.

  • Burlata: 20:00etan Askas Plazan. Kontzentrazioa.

Ekainak 6

  • Basauriko kartzelaren aurrean: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Donostia: 20:15ean Buletik. Manifestazioa.

  • Derry eta Dublin (Irlanda): Kontzentrazioak.

Ekainak 7

  • Ondarroa: 13:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 2an.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.