Patxiren partea (asteartea, 2020-05-19)

Ar, 2020/05/19 - 20:14 argitaratua

Patxi Ruiz gose eta egarri grebaren bederatzigarren eguna betetzen ari da gaur. Bere hurkoei jakinarazi die eguna ziegan pasatzen duela eta erizaina etortzen zaionean baino ez dela bertatik irteten. Medikua, hirugarren egunez jarraian, ez da Patxi ikustera pasatu.

Patxik ez du dagoeneko telebista ikusten bistak huts egiten diolako. Giltzurrunetako min handiak ditu eta lo egitea kostatzen zaio etengabe esnatzen delako. Oso nekatuta sentitzen da. Hala ere, beste behin ere esan du aurrera jarraitzen duela. Gaurkoan moduluz aldatu dute Patxi, 10. modulura zehazki, eta bertan EPPK-ko hiru preso dago.

Bestetik, Espainiako Audientzia Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak atzo atera zuen auto bat bere burua Patxiren gose eta egarri grebaren jakitun zela azalduz, orain arte komunikabideetan agertutakoa irakurri izan ez balu bezala. Hau horrela izan zen Patxiren abokatuek egindako kudeaketaren ondorioz, eta aldi berean horrek esan nahi du orain arte kartzelak ez diola epaitegiari Patxiren inguruko inolako informaziorik bidali.

Autoan, epaileak Murcia II-ko kartzelari eskatzen dio Covid-19aren aurrean hartutako neurrien berri ematea, eta abokatuen arabera hau adierazgarria da, frogatzen duelako kartzelak ez diola inori bertan hartutako neurrien inguruan berri eman (epaileak ere ez du ezer eskatu), eta gogorarazi egin behar dela Patxi Ruizi gai horren inguruan egindako kontzentrazioetan parte hartzeagatik heriotz-mehatxatuak egin zizkiotela kartzelariek.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak indarra jarri nahi du medikuaren jarreran. Espetxe sistemak bera bezalako medikuak behar ditu presoak are eta gehiago zigortzeko, eta “Mengele” murtziar honek erakusten du ezinbesteko zutabe direla errepresio sisteman.

Abokatuek salatutakoari dagokionez, berriz ere agerian gelditzen da Murtzia II-ko kartzelako zuzendaria, Jesus Hernandez alegia, jende askoren bizitza bere eskuetan dituen psikopata bat besterik ez dela.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Saioaren txanda izan da.

Kalean:

Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban (zazpigarren eguna bete dute gaur).

Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

Maiatzaren 18tik: txandakako gose grebari ekin diote lau pertsonak Gasteizen. Bi egunetan behin, laukote berria sartuko da txanda egitera.

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Venezuelan dagoen Asier Guridi errefuxiatu politikoak Aragua, Miranda eta Distrito Capital estatuak zeharkatuko ditu oinez Caracasen dagoen Espainiako enbaxadaraino, Patxiren egoera salatzeko.

Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote.

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Txanda bakoitzean lau lagun sartuko da.

Datozen mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:30ean Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

Bihar, maiatzak 20

  • Irun: 20:30ean San Juan Plaza. Kontzentrazioa.

  • Gasteiz: 20:30ean Andra Mari Zurian. Manifestazioa.

  • Bilbo: 20:30ean Etxebarrieta Anaien plaza. Kontzentrazioa.

  • Irun: 20:30ean San Juan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean Herriko Etxearen aitzinean. Elkarretaratzea.

  • Portugalete: 20:00etan Triangeluan. Kontzentrazioa.

Ostegunean, maiatzak 21

  • Orereta: 20:30ean Zumardian. Kontzentrazioa.

Ostiralean, maiatzak 22

  • Basauri: 19:30 Benta Plaza.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 19a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.