Patxi Ruizen partea (larunbata, 2020-05-23)

La, 2020/05/23 - 20:14 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere hamahirugarren eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabietan egindako egarri greba batzen zaizkio.

Atzo esan bezala, Patxi erizaindegiko moduluan dago, ez zehazki gose eta egarri grebagatik, baizik eta ospitalera atera eta gero, itzultzean koronabirusaren kontrako protokoloaren berrogeialdia aplikatu diotelako. Horren ondorioz ezin izan du gaur bere amarekin bisita egin.

Patxiren konfiantzazko medikua, ordea, bai egon ahal izan da kartzelako medikuekin eta bere mediku-txostena ikusteko aukera izan du. Egin dizkioten azterketen emaitzen arabera, Patxi egonkor dago, betiere larritasunaren barnean.

Egarri greba utzi izanak epea luzatzen du, baina Patxik gose greba mantentzen du egarri grebak dagoeneko eragin dizkion kalteekin. Presionatzen jarraitzea dagokigu. Irabazitako egunak aprobetxa ditzagun berandu baino lehen. Dei egiten diogu Euskal Herri borrokalariari Patxiren ondoan jarrai dezan.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Saioaren txanda izan da.

Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastianek bost eguneko gose greba hasiko du Murcia II-ko kartzelan.

Kalean:

Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban (gaur 18:00etan hamaikagarren eguna bete dute eta bukatutzat eman dute greba).

Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Venezuelan dagoen Asier Guridi errefuxiatu politikoak Aragua, Miranda eta Distrito Capital estatuak zeharkatuko ditu oinez Caracasen dagoen Espainiako enbaxadaraino, Patxiren egoera salatzeko. Caracasera iritsi zen eta Espainiako Enbaxadan idazki bat eman zuen Patxiren alde.

Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. Hirugarren pertsona bat maiatzaren 21etik (bosgarren eguna betetzen ari dira).

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Bost lagun daude orain.

Maiatzaren 20tik Araban

Elkartasun baraualdiaren eguneraketa:

Gasteizen 4 kidek eta Izarran 3 kidek 48 orduko baraualdiaren bigarren egunean daude. Gaur 10:00tan 72 ordu bete dituen kide batek eta 24 ordu egin dituzten hiru kidek baraualdiarekin amaitu dute.

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Maiatzaren 21etik: Etxarriar batek gose grebari ekin dio Mexikon.

Maiatzaren 21etik: Igandera arte zazpi pertsonak gose grebari ekin zioten Elizondon.

Maiatzaren 22an: Erlaitzeko zazpi kidek 48 orduko baraualdiari ekin diote Irunen.

Maiatzaren 22tik: 21:00etan 48 orduko baraualdiari ekin zioten hainbat lagunek Burlatan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:30ean Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Durango: 20:00 Santanan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

Bihar, maiatzak 24

  • Gernika-Bermeo: Martxa; 9:30 Gernikako Merkurio plaza, 11:30 Busturia, 12:30 Mundaka Bermeora arte.

  • Berango: egun osoko enkartelada, 12:00etatik 21:00etara arte.

  • Azpeitia: 20:15 plazatik. Manifestazioa.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 23a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.