Patxi Ruizekin elkartasunean kartzeletan orain martxan dauden dinamikak

Ig, 2020/05/24 - 13:34 argitaratua

Ibai Aginaga (Sevilla II): 13 egun daramatza ziegatik irten gabe. Irteten ez bada ez diote uzten familiari telefonoz deitzen.

Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano (Puerto III): 13 egun daramatzate kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten. Jaten dute, baina ez dute sukaldatzeko aukerarik.

Jon Kepa Preciado (Kordoba): 11 egun daramatza ziegatik irten gabe, familiari telefonoz deitzeko izan ezik.

Irantzu Gallastegi (Huelva): 7 egun daramatza kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten. Jaten du, baina ez du sukaldatzeko aukerarik.

Iñaki Etxeberria (Topas-Salamanca): 7 egun daramatza kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten. Jaten du, baina ez du sukaldatzeko aukerarik.

Orkatz Gallastegi (Castelló I): maiatzaren 19tik barauak tartekatzen ditu. Modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Saioa Sanchez eta Itziar Moreno (Rennes): egun bakoitzean haietako batek kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio. Sukaldatzeko aukera daukate.

Alberto Viedma eta Iñaki Krutxaga (Almeria): 6 egun daramatzate kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten. Jaten dute, baina ez dute sukaldatzeko aukerarik.

Lola Lopez (Brieva-Avila): 2 egun daramatza ziegan itxita. Familiari deitzeko baino ez da irteten.

Mikel San Sebastian (Murcia II): Bigarren eguna du gaurkoa gose greban. Bost egunez mantenduko du greba eta egun batzuk lehenago 48 orduko barau bat egin zuen.

Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 24a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.