Patxi Ruizek ospitalera lekualdatua izateari uko egin dio

Og, 2020/05/21 - 21:02 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere hamaikagarren eguna betetzen du gose eta egarri greban. Hau da bere inguruan daukagun informazioa:

Patxiri hainbat froga mediku egin dizkiote gaur kartzelan bertan. Froga horien arabera Patxi giltzurrunetako akatsa pairatzen ari da. Oraindik bere kabuz ibiltzeko gai den arren, bere egoera oso larria da eta hiltzeko benetako arriskuan dago.

Egoera ikusirik Kartzelak ospitalera eramatea proposatu dio, baina Patxik uko egin dio eta auto judizial baten ezean ez dela ospitalera joango esan du. Patxik gaur argitaratutako aldarrikapen taulari begira, agerikoa da egoera hau Estatu espainolaren espetxe politika torturatzaileak eragin duela. Amnistiaren bidean Patxiren aldarrikapenak geure egiten ditugu eta berehala aplikatzen has daitezela exijitzen dugu.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Saioaren txanda izan da.

Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.

Maiatzaren 21ean: Paddy O'Neil preso politiko irlandarra 24 orduko baraua egiten ari da gaur.

Maiatzaren 21ean: Juan Garcia Martin PCEr-ko preso politikoak Puerto III-ko kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egin dio.

Kalean:

Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban (bederatzigarren eguna bete dute gaur).

Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

Maiatzaren 18tik: txandakako gose grebari ekin diote lau pertsonak Gasteizen. Bi egunetan behin, laukote berria sartuko da txanda egitera.

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Venezuelan dagoen Asier Guridi errefuxiatu politikoak Aragua, Miranda eta Distrito Capital estatuak zeharkatuko ditu oinez Caracasen dagoen Espainiako enbaxadaraino, Patxiren egoera salatzeko.

Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. Hirugarren pertsona bat maiatzaren 21etik.

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Txanda bakoitzean lau lagun sartuko da. Gaur txanda aldaketa egon da. Bost altsasuar sartu dira.

Maiatzaren 20an, Gasteiz

  • 3 kidek 48 orduko baraualdia bikoiztu dute, 48 ordu gehiago eginez

  • 31 kidek 48 ordu

  • 9 kidek 24 ordu

Laudion

  • 8 kidek 48 ordu

Legution

  • 2 kidek 48 ordu

Maeztun

  • Kide batek 48 ordu

Zalduondo

  • Kide batek 48 ordu

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanblada txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Maiatzaren 21etik: Etxarriar batek gose grebari ekin dio Mexikon.

Datozen mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:30ean Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Durango: 20:00 Santanan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

Ostiralean, maiatzak 22

  • Basauri: 19:30ean Benta Plaza. Kontzentrazioa.

  • Bilbo: 20:30ean Etxebarrieta Anaien Plazan. Manifestazioa.

  • Irun: 20:30ean San Juan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Tolosa: 20:00etan Triangelutik. Manifestazioa.

  • Irun: 20:30ean San Juan Plazan. Kontzentrazioa.

Larunbatean, maiatzak 23

  • Bilbo: 20:30ean Etxebarrieta Anaien Plazatik. Manifestazioa.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 21a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.