Palestinako preso gose grebalarien kaleratzeen harira

Or, 2021/11/19 - 20:24 argitaratua

Jakin berri denez, Alaa al-Araj (Tulkarem, 34 urte) bere gose greba amaitutzat eman du, 103 egunez luzatu ondoren, Estatu sionistak bere atxiloketa administratiboa bertan behera utzi baitu. 2021eko ekainetik preso zegoen.

Orain dela astebete, azaroaren 11n, Miqdad al-Qawasmeh (24 urte) 113 eguneko gose greba utzi zuen ere. 2022ko otsailean espetxetik ateratzea lortu du Hamaseko preso politikoen ordezkaritzak, administrazio sionistarekin negoziatuz.

Dena den, oraindik beste lau preso palestinarrek jarraitzen dute borroka bide horretan, atxiloketa administratiboekin bukatzeko. Hau baita, beste 520 bat palestinarrekin batera, Israelek gatibu izateko erabiltzen duen tresna, epaimahai militarrek probarik gabe atxiloketak agintzeko, hilabete edo urteak iraun dezaketeenak.

Atxiloketa administratiboarekin amaitzeko, oraindik gose greban jarraitzen dute Kayed al-Fasfous (32 urte), 127. greba egunean eta kaleratzea laugarren aldiz ukatu berri diotena, 2020eko uztailetik preso; Hisham Abu Hawash (39 urte), 93 egun, 2020ko urritik preso; Ayyad Hraimi (28 urte), 57 egun (helburu berarekin aurretik 45 egun bete zituen), 2021eko apiriletik preso; eta Louay al-Ashqar (45 urte), 40 egun, 2021eko urritik. Louayk ezkerreko hanka ez du mugitzerik, 2005ean sofritutako torturengatik, eta 2007an bere anaia, Mohammed al-Ashqar, Negev basamortuko espetxe sionistan erail zuten sionistek.

Euskal Herritik elkartasun beroena bidali nahi diegu bai preso politikoei bai Palestinar Herriari. Bere eredugarritasuna askapenerako bidea argitzen du, eta bide hori borroka dela demostratu ere.

BORROKA DA BIDEA! EUTSI PALESTINA!

Euskal Herrian, 2021eko azaroaren 19an

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua