Palestinak irabaziko du

La, 2021/05/15 - 18:01 argitaratua

Garbiketa etnikoak eta bertako populazio palestinarra bere lurraldetik kanporatzeak, erantzuleak izan zituen eta ditu. Israelgo Estatuaren sorrera lotsagarri eta inperialistaren aurretik (1948), aurreko mendeko 30eko hamarkadatik sionistek palestinarren etnozidioa egitea pentsatua zuten.

Urteak joan eta urteak etorri, Israelgo Estatu Sionistaren gizarte zibil-militarra, ia bere osotasunean, beste herrialde arabiar batzuetan gaizki bizi diren palestinarren egoeraren erantzule da, baita Israelek okupatutako Palestina, Gaza eta Zisjordaniako lurraldeetan bizi direnen egoeraren erantzule ere.

Gaur, 2021eko maiatzean, Nakbak herri palestinarrarentzat jarraitzen du eta honek Israelgo Estatu sionista eta genozidaren aurka borrokatzen jarraitzen du. Sionismoak, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Frantziako inperialismo eta Arabiako eta inguruko beste gobernu ustel eta hiltzalileen babesarekin, ez du mugarik. Orain Israelgo Estatu sionistak Al-Quds kendu nahi die palestinarrei.

Palestinako Herriaren borrokan ordezkari den Palestinako Erresistentzia armatu leiala ez da sionistengatik kikildu eta eskura dituen arma guztiekin aurre egiten ari zaio.

Milaka preso politiko (haurrak barne), ehundaka hildako zibilak, milaka zauritu, populazio zibilaren aurka debekatutako armen erabilera, suntsitutako azpiegiturak...

Palestinak irabaziko du!

Amnistia osoa

Independentzia eta Sozalismoaren alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2021-05-15