Otsailak 13, torturaren aurkako eguna


Torturaren aurkako eguneko idazkia eta argazkiak Ig, 2022/02/13 - 20:00 argitaratua

Joseba Arregi 1981eko otsailaren 13an hil zen Carabanchelgo (Madril, Estatu espainiarra) espetxe-ospitalean, Espainiako poliziak egindako torturen ondorioz. Harrezkero, haren hilketak torturaren aurkako eguna adierazten du. Esan beharra dago ere, Euskal Herrian 10.000 pertsona baino gehiagok jasan dituztela tortura zuzenak azken 60 urtetan.

Kapitalaren diktadurako demokratek diote tortura ez dela existitzen. Beraz, nola deitzen diegu Espainiako Polizia Autonomikoaren ekintzak basatiei? Nola adierazi etxetik botako zaituzten eguna itxaroteak dakarren ezintasuna? Nola kalifikatu inkomunikazioa, babesgabetasuna, ezjakintasuna, agintekeriaren egoera "pandemia" aitzakia hartuta? Nola definitu bihar lan egingo duzun ez jakiteak dakarren larritasuna? Nola azaldu nerabeei etorkizuna beltza datorrela beraientzat, eta nola sentituko dira hori irudikatzean? TORTURA honela agertzen zaigu eta beste era askotan ere. Duela urtebete esan genuen hori.

Etengabe proiektatzen digute, modu “naturalean”, DENA kapital handiaren eta kapital hori kontserbatzeko eta erreproduzitzeko tresnen mende dagoela (sindikatuak, alderdi politikoak, erakunde-sarea, komunikabide gehienak, eliza, etab.), kapitalaren onerako eta esplotatuen eta zapalduen zoritxarrerako.

Denboraren joana, argi uzten ari da COVID-19-aren «auzia»-z kapitalak egin duen eta egiten ari den erabilera. Egun batetik bestera agertu zen, eta 2 urte baino gutxiagoan kapitalaren erasoaldian lagundu du modu zentralean. Berdin dio jadanik publikoa izatea PCR probak ez duela balio birusa detektatzeko, hortik ondoriozta daitekeen guztiarekin. Berdin dio “txerto” ospetsu hori txertoa izan ez dadila, eta ez da, hartu dutenek baita ere kutsa daitezkeelako eta kutsatzen baitute. Berdin da publikoa izatea COVID-19 pasaporteak ez duela osasun-helbururik. Berdin da…

Gauzak horrela, biztanleriaren zati handi batek ez du bere osasunari eragiten dion bizi-informaziorik. Segurtasunik eza, nahasmena, larritasuna, beldurra eta izua sortu dute. Duintasun-mailak, irizpide pertsonalak eta zentzu kolektibokoak galtzen ari dira eta baita sinesteko zailak diren mendetasun-mailak hartzen ari gara ere. Horrek guztiak ez al du zerikusirik TORTURArekin?

Argi dago TORTURAk bere formak aldatzen dituela, errepresioa bere osotasunean aldatzen den bezala. Egoera horren aurrean, kapitalaren ofentsiba ekonomiko, politiko eta errepresiboari aurre egitea beste irtenbiderik ez zaigu geratzen. Borondate hori argi izan ondoren, hurrengo urratsa antolatzea eta borrokatzea da.

Torturarik ez

Amnistia osoa. Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Image

Image

Image