Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbat ekimen aurkeztu ditu amnistiaren aldeko manifestazioari begira


Autobusa ere aterako dute azaroaren 24an Bilbora joateko Or, 2018/11/16 - 11:24 argitaratua

Nafarroatik ozen: GUDARIAK DIRELAKO, AMNISTIA OSOA!

 

Datorren azaroaren 24an, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Bilboko Bihotz Sakratutik 18:00etan hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu du.

 

GUDARIAK DIRELAKO, AMNISTIA OSOA! lelopean, preso politiko, deportatu zein erbesteratuen baldintzarik gabeko askatasuna eskatzeko, bai zapalkuntza ororen amaiera. “Manifestariak, grebalariak eta herri mugimendua jipoitzen duten mertzenarioen aurka altxatu zirelako, euskararen aldeko borroka sustatu zutelako, elkartasunaren eta konpromisoaren eredu bihurtu zirelako, torturatzaileen zigorgabetasunaren kontra matxinatu zirelako, euskal kulturaren biziraupena borrokaren bidez baino ezin dela bermatu frogatu zutelako, langile borrokaren aldarrikapenak babestu zituztelako, eta ama lurra deuseztatzen duten proiektu txikitzaileen kontra jo zutelako.”

 

Nafarron partaidetza bultzatu nahian, agenda txiki bat antolatu dugu:

 

Alde batetik, amnistiaren aldeko militante batek Eguzki irrati aske iruindarraren Pasealeku saioan parte hartuko du, azaroaren 19an (astelehena) 10:00etan, deialdi honi buruzko hainbat galderei erantzuteko asmoz.

 

Bestalde, astelehen horretan bertan 19:00etan Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas Gaztetxean hainbat militantek ''AMNISTIA GUDARIENTZAT?'' hiltzaldia eskainiko dute, manifestazio honen mezua eta helburua zein AAMren ildoaren inguruko eztabaida hasiz.

 

Nafarron partaidetza erraztu nahian, Iruñeko Alde Zaharretik bus bat antolatu dugu Bilborantz, tiketak eskuragarri izanik auzo bereko Kalixto eta Katu tabernetan eta Maravillas Gaztetxean, Txantreako Harpean; eta Etxarri-Aranatzeko Gaztetxean eta Txosnie okindegian, Altsasuko Gaztetxean eta Txalaparta tabernan, eta Iturmendiko Aizkozahar elkartean.

 

Nafarroako Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

AutobusaHitzaldia