Martxoak 8, emakume langilearen nazioarteko eguna

Al, 2022/03/07 - 21:57 argitaratua

Sozialismo zientifiko iraultzailea oinarri dugunok uste dugu emakume langilearen askapena ez dela integrala izango erreprodukzio kapitalistaren sistemaren barruan.

Kapitalismoak ezin du bere lan-indarra saldu behar duen emakumea askatuko duen irtenbiderik eskaini, ezta, Euskal Herrian bezala, bere zapalkuntza nazional, genero eta klasetik askatu ere.

Euskal langile-nazioak erabateko liberazio sozialista bultzatu behar du Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko. Hau da, ez da emakume langile askerik egongo klase-borroka eta beste zapalkuntza batzuk desagertu gabe eta gizaki berri bat eraikitzeko borroka nekaezinik gabe.

Eraikuntza sozialistaren dinamika horretan kokatzen ditugu ekimenak emakume langilearen zapalkuntzaren aurrean


Amnistia Osoa


Euskal Estatu Sozialista eraikitzeagatik


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua