Lizarratik oharra, gaurko mobilizazioaren debekua eta gero

Og, 2020/05/28 - 13:14 argitaratua

Gobernuko delegaritzak Goardia Zibilaren bitartez, gaurko elkartaratzearen debekua komunikatu digu. Ustez, osasun neurrietan oinarritzen da debekua (nahiz eta lehenengo elkartaratzean guztiz bete genituen)

Salbuespen egoera honetan, faxistak manifestatzen diren bitartean, antifaxistak kolpatuak dira eta Patxi Ruiz euskal preso politikoaren aldeko mobilizazioak debekatuak eta erasotuak dira (ikus Iruñeko kargak eta zaurituak). Askatasun politikoen urraketa sistematikoa ematen ari da pandemiaren aitzakiapean.

Argi dago noren alde dagoen delegaritza. Egoera ikusita elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki dugu, baina Patxiren aldeko elkartasun keinuek aurrera jarraituko dute, ez gaituzte isilaraziko. 

Larunbatean Iruñean 20:00tan Gaztelu Plazan egingo den mobilizaziora deia luzatzen dugu eta Lizarran kotxe kedada antolatu dugu. Lizarran 19:00tan bus geltokian.

Amnistia preso politikoak borrokara eraman zituzten arrazoiak gainditzeko printzipio politikoa da, askatasun politikoekin zuzeneko harremana duena. Gobernuak, edozein kolore duelarik, gure askatasun politikoak urratzen dituen heinean, borroka da bide bakarra.

Eutsi gogor Patxi. AMNISTIA OSOA!

Image
Debekua salatzen duen kartela