Lekeitioko atxiloketen harira


Polizia Autonomiko Espainolak bi gazte atxilotu ditu Lekeition, Auzitegi Nazionalaren aginduz Az, 2021/06/23 - 16:19 argitaratua

Gaur ekainak 23, hiru orduz bere etxeak miatu ondoren, Polizia Autonomiko Espainolak bi gazte atxilotu ditu Lekeition, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Patxi Ruizen gose eta egarri grebaren bitartean Ean kutxazain bat erretzea leporatu diete.

Errepresioa ez da eten Euskal Herrian, eta Estatu espainolak ez du bide hau utziko borrokatzen duen gazteria eta herria erabat zapaldu edo geldotu arte. Kontrakoa erakutsiko diegu.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak atxilotuen askatasuna exijitzen du, eta bere elkartasuna eta besarkadarik beroena helarazi nahi die bere senide eta lagunei.

ATXILOTUAK ASKATU! ELKARTASUNA EZ DUZUE GELDITUKO!

AMNISTIA DA BIDEA!

Euskal Herrian, 2021eko ekainaren 23an

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua