Komunikabideak, botere kapitalistaren tresnak

Or, 2020/10/23 - 18:00 argitaratua

Kapitalak finantzatutako komunikabideak beraren transmisoreak eta soldatapekoak dira, hortaz, errorerako  tarte gutxi dute estatu kapitalistako gai sakonei dagokienez.

Ez da ezer berririk edo burutazio argirik aipatzen dugun hori. Era berean, ez da azken aurkikuntza zientifikoa esatea langile klasearen kontzientzian kapitalak sartzen den tresnarik  disimulatuena dela.

Printzipio iraultzaileak dituen informazio alternatiborik ez badago, praktikoki ez dago egiazko informaziorik, eta informazio motaren bat egotekotan, partziala da, kapitalarentzat duen garrantziaren eta nori zuzentzen zaion arabera, hartzailearen/salgaiaren/transmisorearen maila intelektuala edozein dela ere.

Txikitoren kasua 2020ko Europara egokitutako gidaliburu antiiraultzailearen adibide tipikoa da. Hau da, aspertu (edo beldurtu) egingo gaituzte Txikitok estatu espainiarreko kapitalismoaren aldeko Auzitegi Berezi Zentraleko epaileei egin dizkien mehatxuen kontuarekin, Txikitok asko hil izanarekin (edo exekutatu, segun eta nondik begiratzen zaion) edo zeharo gaiztoa den kontu horrekin.

Kapitalak ahal duen edo dakien bezala erasotzen du eta defendatzen du bere burua (etikarik eta estetikarik gabe), eta bere tresnei (komunikabideak barne) agintzen dien lehen gauza da Txikitoren heriotza arteko borroka/ekarpena isilaraztea, alegia, Euskal Herrian Euskal Estatu Sozialista bateratu eta euskaldunaren alde egitea.

Espainiar eta frantziar kapitalaren tresnetan ez dago gatazkaren iturburuetara jotzen duen kode deontologikorik eta, beharrezkoa bada munduari galdetzeko zergatik Txikitok pairatuko duen geratzen zaion biziaren minutu bakoitza, kontu pertsonala ez bada.

Gora Txikito!

Amnistia Osoa!

Independentzia eta Sozialismoa!

Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua