Kapitalaren abisu gehiago Alarma Estatua amaitu aurretik

Og, 2021/04/29 - 17:53 argitaratua

Espainiako sistemari atxikitutako politikariak eskubide indibidual eta kolektiboen urraketa eskandalagarriarekin “amaitzea” (PSOE eta gainerakoak) edo luzatzea (EAJ-EHBildu) lehian dauden bitartean, burgesiako poliziak aurreratu egiten ditu bere asmoak.

Burgesiak daukan era askotako tresna hertsatzaileetako baten jarduera areagotzen da: langileak atxilotzea beren eskubideak aldarrikatzeagatik, jipoiak, kaleratzeen eta ERTEen aurrean errepresioa, edozein plazatan edo izkina lasai batean militarismoa.... Epaitegia iturri duen prentsa-albisteen arabera, Espainiako poliziak 4 gazteri talde kriminalean integratzea leporatuko lieke; 4 gazte horiei eta 3 gehiagori desordenak, erasoak eta lesioak, eta gainerako 3 gazteei lesioak. Guardiako epaitegiak aske utzi ditu guztiak. Gure errespetua eta elkartasuna errepresioaren xede diren gazte guztientzat.

Poliziak euskal langileekiko sentitzen duen mespretxuari dagokionez ez da ezer aldatu. Bestetik, mila aldiz eskatuko digute damua eta barkamen-eskaera borrokatzeagatik, baina ez daude ez klase kapitalistaren zuzendaritza ezta gero eta basatiago den bere ekoizpen modua uzteko prest. Azken horiek bai, egitate egiaztagarriak dira.

Oharraren hasieran esan dugun bezala, langileen aurkako neurrien goragoko beste maila baterako prestatzen ari dira, eta, beraz, errepresio handiagorako. Komentatzen ari garen gertaerak aurre egin beharko diogunaren froga txiki bat besterik ez dira.

Aldi berean, Frantzian burutu dituzten Italiako militante komunisten atxiloketen aurrean berauek salatu eta gure elkartasuna adierazi nahi dugu. Frantzian duela 40 urtetik bizimodu normala egiten ari ziren militanteak dira. Hori guztia Mitterrand garaiko akordio politikoen emaitzak, eta gaur egun Frantziako eta Espainiako estatuen eskuindartzearen ondorioak dira.

Amnistia Osoa

Independentzia eta sozialismoaren alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2021-04-29