Jon Kepa Preciado Valdemorotik Kordobara lekualdatu dute

Og, 2018/06/14 - 01:01 argitaratua

Jon Kepa Preciado Santurtziko preso politikoa Valdemoroko espetxetik (435 km) Kordobakora (754) lekualdatu zuten atzo. Jon Kepa maiatzaren 25ean eraman zuten Kordobatik Valdemorora Espainiako Audientzia Nazionaleko fiskaltzak epaiketa baterako lekuko gisa deitu zuelako. Epaiketa, ordea, atzeratu egin dute eta berriro ere eraman dute Kordobako kartzelako isolamendu galeriara.

Jon Kepak 14 urte daramatza kartzelan eta Basauri, La Santé, Soto del Real, Estremera, Valdemoro, Algeciras eta Kordobako espetxeetatik pasatu da. Hona hemen Kordobako kartzelako helbidea:

Jon Kepa Preciado Izarra

Centro Penienciario Córdoba

Autovía Madrid-Cádiz km 391

14.014 Córdoba