Jon Kepa Preciado protestaldian dago Kordobako espetxean


Iturria: Jon Kepa Preciadoren izenean irekita dagoen Facebook kontua Ar, 2017/11/21 - 15:45 argitaratua

Gaur Jon Kepak 24 orduko baraualdia burutuko du preso gaixoen berehalako askatasuna galdegiteko, eta bereziki muturreko egoeran dagoen Ibon Iparragirrerena.

Eta bihar, kartzelak ematen duen janariari uko egingo dio etxean preso zegoen Belen Gonzalezen eta Mexikoko erbestean zegoen Javier Perez de Nanclaresen heriotzak salatzeko. 

Preso gaixoak kalera!!!

Belen, Javier, agur eta ohore!!!