Iruñeako gazteen atxiloketen aurrean

Or, 2018/10/19 - 17:23 argitaratua

Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak gaur goizaldean Iruñako 6 gazteen atxiloketaren aurrean hurrengoa adierazi nahi du:

Lehenik eta behin atxilotu guztiei gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu.

Beste behin ere etsai dugun Espainiar Estatuaren indar errepresiboek Euskal Gazteriaren aurkako erasoa zuzendu dute. Gaurkoan, Sanferminetako Txupinazo egunean izan ziren ustezko gertakari batzuk argudiatuz. Honen aurrean mugimendu honek argi utzi nahi du Espainiar zein Frantziar segurtasun indarrek aspaldi alde egin behar izan zutela Euskal Herritik eta beraz ez daukatela inolako zilegitasunik Euskal gizartean euren lege arrotzak betearazteko. Gaurkoan ere argi eta ozen esango diegu, hemen jarraitzen duten bitartean aurrean izango gaituztela eta esako daukagun gauza bakarra hau dela, ALDE HEMENDIK!

Gertaera hauekin argi geratzen da beste behin ere, etsaiak ez duela etsiko eta Borroka dela gure herria askatzeko dugun bide bakarra, beraz, herriari, honetan ere, altxatzeko, antolatzeko eta borroka egiteko deia luzatzen diogu.

Bukatzeko gure babes guztia adierazten diegu Espainiar zein Frantziar Estatu Faxisten aurrean duintasun osoz, zutik eta tinko borrokatzen eta antolatzen jarraitzen duten gazteei, aupa zuek.

Euskal Herria, 2018ko urriaren 19a.

Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

ERREPRESIORIK EZ