Irlandar Errepublikar Presoen adierazpen solidarioa Patxi Ruizi

Ar, 2020/05/19 - 23:52 argitaratua

Portlaoise, Maghaberry eta Mountjoy presondegietan dauden Irlandako preso errepublikanoek Patxi Ruizekin solidarizatzen gara, gaur bere bederatzigarren gose eta egarria greba eguna bete duen honetan. Era berean, elkartasuna helarazten diegu mobilizatu direnei eta neurriak hartu dituztenei espetxe barruan zein kanpoan, Ruizen egoera gogorra nabarmentzeko. Aukera hau ere aprobetxatzen dugu euskal herritarrei gure babes guztia eta independentziarako duten eskubidea helarazteko.

Antzekotasun ideologiko eta filosofikoak partekatzeaz gain, Irlandako eta euskal preso politikoek espetxeetan pairatutako tratu txarren antzeko istorioak partekatzen dituzte. Isolamendu behartutik erasoetara, ziegetako baldintza anker eta degradatzaileetaraino, etengabeko saiakerarekin gure borrokak kriminalizatzeko.

Nazioartean, preso politiko antiinperialistek ohitura dute borrokan eskuragarri dituzten edozein tresna erabiltzera kriminalizatuak ez daitezen izan. Horrela, gose grebak oso ondo dokumentatutako historia du Irlandako borroka politiko errepublikarrean zehar, Tomas Ashe-tik Michael Devine-ra arte.

Ruizen kasua, Sean McCaugheyrenaren oso antzekoa da, zeina Portlaoise Gaol-en hil zen 1946ko maiatzaren 11n, gose eta egarria greba egin ondoren. McCaugheyren gorputzean egondako eraginak erakusten dute Ruizen egoera zein larria den. Bi gizonek ere kartzela zigor handiak izan zituzten. Ruizek 30 urteko kartzela zigorra du McCaughey-i heriotza zigorra ezarri zioten, bizitza osoko zigorra betetzera behartuz. Ondoren, Sean McCaugheyk hurrengo 5 urteak eman zituen bakartuta, biluzik estaltzeko manta bat bakarrik zuelarik. McCaughey-k bezala, Ruizek ere greba amaieraraino eramateko asmo erakutsi du. Borroka amaiera mingotsera eramateko grina mundu osoko preso politiko antiinperialisten ezaugarria da, Palestinatik Euskal Herrira eta Irlandara.

Grina hori bera da, irlandar belaunaldiak Britainiar Inperialismoari aurre egitera bultzatu duena.

Eta irla honetako herritarrek mundu osoko zein euskal preso politikoak askatzeko eskatu duten arren, askok isil gelditu dira Irlandako preso politikoak askatzeko deietan. Modan dagoen ezkertiar inguruan beren burua ikusten dutenek, preso anti-inperialistak aurkitzen diren herrialdeetan laguntzarako eta ekintzarako deia egiten dutenak, ez dira inondik agertzen Irlandako preso politikoen protestaldi baliokideak antolatzen dituztenean. Nabarmendu batzuen hipokresia, zeinak iraganean protestaldi horiek deitzen zituzten eta egun Irlandako preso politikoen atxiloketen aurrean lasai dauden jesarrita edo atziloketa horiek babesten dituzten. 

Amnistia Internazionalari eta Gurutze Gorria bezalako pertsonei dei egiten diegu, ez daitezela geldirik lotu Ruizek sufritzen duen bitartean. Beraien influentzia erabiltzera deitzen diegu, egoera hau amaitzen laguntzeko eta euskal preso politikoen eskubideak ezartzen eta babesten laguntzeko eskatzen dizuegu.

Irlandako preso errepublikarrak,

Portlaoise, Maghaberry eta Mountjoy.