Irlanda eta Palestinarekin elkartasuna

Og, 2020/10/01 - 16:19 argitaratua

Issam Hijjawi mediku palestinarra eta beste hainbat kide preso errepublikar gose greban daudela jakin du Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua. Euren atxiloketara eraman dituen Mi5-aren muntaia eta Issam kartzelan duten bizi balditzetan salatzen dugu irmoki. Aldi berean, gose greban dauden errepublikarrei, Issani eta kriminalizatu nahi duten Saoradh-i gure elkartasuna adierazten diegu.

Inperialismoak ez ditu mugak zapaltzen dituen herriak erasotzeko. Irlanda, Palestina, Euskal Herria eta hainbat herrik horren testigantza eman ahal dugu. Askapen nazional eta sozialaren borroka ekiteari uzten dioten herriek berre etorkizuna galduko dute. Herri bezala, Inperialismoak desagerraraziko ditu zalantzarik gabe.

Gure aldetik, euskal preso politikoa den Iñaki Bilbao Goikoetxea “Txikito”-k, hilak 9an, gose eta komunikazio greba mugagabe bati hasiera eman ziola jakitun ipintzen zaitugu. Bitartean Madrilgo Entzutegi Nazionalak (salbuespeneko tribunal faxista) bizirik mantentzeko egin behar dena egiteko agindua ebatsi du. Jadanik behin ospitalera eraman dute eta zainetatik medikamentuak eta beste zer edo zer sartu diote. Berak azkenetaraino doala berretsi du.

Txikitoren borrokaren helburuak hauexek dira: Euskal Herria batua (Iparralde eta Hego alde), euskalduna, Independentea eta Sozialista.

Agur iraultzaile bana

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2010-09-30