Ipar Haizean eta Basauriko baraualdian parte hartzen dauden kideen adierazpena


TXIKITOREN BORROKAREN ALDEKO BARAUALDIA IPAR HAIZEAN ETA BASAURIN La, 2020/10/24 - 12:37 argitaratua

Iñaki Bilbao "Txikito" Euskal Preso Politikoak aurrera daraman Independentzia eta Sozialismoaren aldeko borrokari gure atxikimendua erakusteko, asteburuko baraualdia burutzen ari gara, hainbat kide Ipar Haizean eta Basaurin.

Euskal iraultzaile sozialista den Gudari honek, bizitza osoa eman du borrokan Herri  okupatu honen askatasunaren alde, proletargoraren lan baldintzak hobetzeko asmoz, sasiburgesia eta sistema kapitalista zuzenean erasotuz.

Gugatik dena eman duen eta ematen ari den Txikito, orain ezin dugu bakarrik utzi. Berak piztutako txinparta hartu, eta garaipen egunerarte, sasisozialdemokraziak moteldu duen sua berpiztuz eta gureak diren kaleak berreskuratzeko deia egiten dizuegu.

Hartu dezagun Txikitoren lekukoa, Independentzia eta Sozialismoa helburu dugula, JO TA KE IRABAZI ARTE!

GORA TXIKITO !

AMNISTIA OSOA, INDEPENDENTZIA TA SOZIALISMOA.