Inoiz baino ozenago, AMNISTIA


Lehenengo amnistiaren aldeko astea, "Amnistia ez da negoziatzen, herria ari da lortzen!" Az, 2021/05/12 - 20:17 argitaratua

1977aren otsailaren 26tik martxoaren 6ra arte luzatu zen lehenengo amnistiaren aldeko astea, "Amnistia ez da negoziatzen, herria ari da lortzen!" lelopean. Batzuentzako aski izan zen martxoak 14an baimendutako kaleratzeak, oraindik 39 euskal preso politiko espetxeratuak jarraitu behar bazuten ere.

Horregatik, bigarren aste bat antolatu zen maiatzak 8tik 15era: "Amnistia orokorra eta orain". Aurrekoan bezala, manifestazioak, itxialdiak, grebak, hitzaldiak... antolatu ziren Euskal Herrian zehar, bai eta errepresio bortitzena jaso zuten ere, zazpi hildako tartean. Errejimenak bere burua amnistiatzearekin batera, urrian azkeneko preso politiko hauek kalera bueltatu ziren.

Orduztik, Euskal Herriak bere askatasuna lortu ezean, hau da, pairatzen duen zapalkuntza nazional eta soziala gainditu gabe, borrokan jarraitu du eta bere seme-alaba eskuzabalenak errepresioa jasan dute mila era desberdinetara, gaur egun arte.

1977an bezala, 2021ean badira preso politikoen kaleratzeak Errejimenak arautu bezala onartzeko prest daudenak eta erreforma hausturaren ordez aukeratu dutenak. Horregatik inoiz baino ozenago, AMNISTIAren alde egin behar dugu. Ez baita bakarrik euskal preso politiko, deportatu eta iheslari guztien askatasuna eta aberriratzea lortzea, baizik eta borrokara eraman zituzten arrazoiak desagerraraztea, INDEPENDENTZIAZ eta SOZIALISMOAZ.

Inoiz baino ozenago

AMNISTIA

Image