Inoiz baino argiago, amnistia da bidea

Az, 2021/09/08 - 07:22 argitaratua

Beste urte batez, AMNISTIAren alde atera gara Donostiako kaleetara iraileko bigarren igandean. Beste urte batez, preso politiko, iheslari eta deportatuak badirelako. Beste urte batez, errepresioak bere milaka aurpegiekin euskal herri borrokalaria zigortzen eta txikitu nahian jarraitzen duelako. Beste urte batez, Euskal Herria zapaldua, esplotatua eta zatitua jarraitzen duelako.

Orain dela zazpi urte, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak amnistiaren borrokaren lekukoa hartu zuenean, AMNISTIA Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea izan zen bere lehenengo helburua. Erronka honek ez zuen suposatzen desagarrerazia zegoen herri eta auzoen kaleetara hitza bera eramatea berriro, baizik eta bere eduki politikoa zabaltzea. Aspaldi itxitzat jotzen genuen eztabaida azkeneko urteotan bizi bizia dagoela ikusi dugu, kontzeptu hau modu desberdinez azaldu baita, maltzurkeriz bere edukiaz hustuz, preso, iheslari eta deportatuen kaleratzera eta aberriratzera mugatuz.

Amnistia deritzogunean, bai, preso, iheslari eta deportatu politikoen askatasunaz ari gara. Baina amnistiaren borroka haratago doa. Amnistia deritzogunean, errepresioaren aurka borrokatzeaz ari gara ere, elkartasuna sustatzeaz, okupazioa salatzeaz, indar errepresiboak kanporatzeaz... Baina amnistia ez da hau bakarrik. AMNISTIA militante politikoei errepresioa jasatera eraman zien baldintzak desagerraraztea dakar, hau da, zapalkuntza nazional eta soziala desageraraztea. AMNISTIA, INDEPENDENTZIA eta SOZIALISMOA da beraz, eta ez dago Euskal Herriarentzat erdiko biderik. Erresuma Espainol eta Errepublika Frantsesak zapaltzen gaitu, erasotzen gaitu, makurrarazi nahi gaitu. Muga artifizial baten bi aldetan dagoen herri borrokalaria gara gu. Euskal Herritik egin eta egingo diegu aurre, eta norantza argi dugu; Euskal Estatu Sozialista, independentea, euskalduna, birbatua.

Horregatik, AMNISTIAZ errepresaliatu politikoen baldintzarik gabeko askatasuna lortuko dugu, AMNISTIAZ errepresio gordina gelidaraziko dugu, eta AMNISTIAZ Euskal Herriaren askatasun osoa lortuko dugu.

Inoiz baino argiago, AMNISTIA DA BIDEA!

JO TA KE, INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU  ARTE!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Image
Inoiz baino argiago, amnistia da bidea - Urriak 12
Image
Inoiz baino argiago, amnistia da bidea - Urriak 12 (Oharra)