Iñigo Cabacas, iragarritako heriotza baten kronika


Bederatzi urte baino gehiago igaro dira Iñigo Cabacas Ertzaintzak erail zuenetik La, 2022/01/08 - 18:00 argitaratua

Inork ezin zuen jakin, zehatz-mehatz, Iñigo Cabacas hil behar zutenik, baina ezin zen besterik espero Espainiako polizia autonomikoak (Ertzaintza) erabiltzen dituen "segurtasun-dispositiboetatik", dela kirol-pozezko manifestazioetan, dela "botiloiak" deiturikoetan, greba-piketeetan, etab.

"Jotzera tiro egin!" ohizkoa izango da indar errepresiboentzat baina oso larria da pilotaren jaurtiketa jasotzen dutenentzat. Ofizial batek ezarritako aginduak zein ekintza indibidualak izanda, debekatuak egon beharko lirateke eta, beraz, gogorki zigortuak. Gainerakoa, biztanleria zibilaren aurkako ekintza militarrak zuritzea da. Ondorioak eta kalteak ikaragarriak dira: bare bat, begi bat edo bizitza bera.

2012ko apirilaren 5tik bederatzi urte baino gehiago igaro dira. Senitartekoek, lagunek, futbolzaleek eta mota guztietako pertsonek gertatutakoa argitzeko, erantzukizunak eskatzeko eta horiek betetzeko egin ahal izan dutena egin dute.

Hain zuzen ere, hainbeste denbora igaro delako Ertzaintzak ere bere barne lana egin du eta inork ez du ordainduko egin zutenagatik. Nola zigortuko ditu bere gorputzeko aginpiderik gorenenak aginduak bete dituzten tropak?

"Justiziak" ere tokatzen zaion papera betetzen du. Zarata pixka bat egin, baina gauzak bere senetik atera gabe aurrekaririk sortu ahal ez izateko. Horrela, bada, bi urte tipikoekin kitatu zen kontua, eta horiekin ez da kartzelara sartzen, eta inhabilitazioa ere ez du ukitzen, erretiroa hartu duelako. Dena ondo lotuta.

“La ertzaintza policía del pueblo” eslogan hartatik egungo errealitatera: Ertzaintzak, batez ere, herriko sektore borrokalarienak jipoitzen ditu, baita kaleratzeagatik edo etxegabetzeagatik protesta egiten dutenak ere, eta, batzuetan, hil ere egiten ditu. Eta afera “larria” jotzen ez badute, "Mozal Legea" sartzen dute, zeina PNV-k esanda Espainiako autonomia erkidegoan aplikatuko ez zena. Gutaz trufa egiten dute.

Espainiako Estatuaren zerbitzura eta euskal burgesiaren zerbitzura dagoen Espainiako polizia autonomikoaren disoluzioa aldarrikatzen dugu.

Amnistia osoa

Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde

Amnistiaren Aldeko eta errepresioaren Aurkako Mugimendua