Iñaki Bilbao "Txikito"k gose ta komunikazio greba baztertu du

Or, 2020/10/30 - 10:59 argitaratua

Iñaki Bilbao "Txikito"k gose ta komunikazio greba baztertu du

Ospitalean, zunda baten bidez konektaturik eta serumenarekin mantendu dute.

  • Iñakik zeraman borrokarekin bukatzeko helburuarekin, bere borondatearen aurka atxikitua egon den Puertoko ospitaletik, Puerto 3 espetxeko erizaindegira eraman zuten atzo Txikito.
  • 50 egunez mantendu duen gose ta komunikazio greba, atzo bertan eten zuen.
  • Era berean, jogurta eta zopa jan zituela komunikatu du.
  • Bere hurbilekoek adierazi digutenez, ahotsa ahula zuen baina zentzudun eta indartsu nabaritzen zitzaion.
  • Atzorarte mantendu duen gose ta komunikazio greba eten arren, burutzen ari den borroka ez dela amaitu azpimarratu zuen.

Hau da Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak, zihurtasun osoarekin jakin ahal izan duena. Txikitoren inguruko berriak jasotzen jarraitzen dugun heinean, berehala plazaratuko ditugu.

Gora Txikito!

Amnistia Osoa!

Indepentzia eta Sozialismoa