Ibon eta Oierri babesa emateko 70 lagun bildu ziren ostiralean Gasteizen


Oierri Ewing motako sarkoma berriz erreproduzitu zaiola jakinarazi zuten Ig, 2017/10/22 - 00:58 argitaratua

Atzo 70 lagun inguru bildu ziren Gasteizko Andra Mari Zuriaren enparantzan Oier eta Ibon gaixo dauden militante politikoei bere babesa eta maitasuna helarazteko asmoz.

Kontzentrazioa amaitu eta gero preso gaixo guztiak gogoratu zituzten, Manu Azkarate, Aitzol Gogorza... eta nola ez, Jose Ramon Lopez de Abetxuko Gasteiztarra.


Ibon Iparragarriren inguruan berriro gogora ekarri zen, bizi duen muturreko egoera eta jende guztia, hurrengo igandean, Ondarrun burutuko den manifestazioan parte hartzera  animatu zuten. Oierren inguruan berriz, abuztutik ona bere egoeraren berri eman zen. Jasotzen ari zen tratamendua (radioterapia eta kimioterapia) ondo zijoan, horrela adierazten zuten abuztu hasieran egin zizkioten probak. Zoritxarrez abuztu erdialdean minak hasi zitzaizkion eta abuztu amaieran proba berri batzu egin zizkioten. Proba hoien emaitzetan ikusi ahal izan zuten nola, Ewing motako Sarkoma berriz, erreproduzitu zaion. Honen ondorioz, sorbaldako orno batetan, ebakuntza egin behar izan diote berriro ere. Oier etxean dago gaur egun, Kimioterapia eta Radioterapia tratamendu berriak jasotzen ari da bere gaixotasunari aurre egiteko eta dauzkan min handientzako ere tratamendu berezia hartzen du.

Hau eta gero Oier eta bere ingurukoek bidalitako mezua irakurri zen, non gerturatutakoei besarkada bat bidali, preso gaixo guztienganako bere babesa, bereziki gaixo daudenentzako eta gaur inoiz baino gehiago amnistia aldarrikatzen zuten.

Azken hitzak, gaixo dauden preso guztiei idaztera, beraien aldeko ekimen ezberdinak egitera eta gure maitasun eta babesa sentitzeko deia egin zuten. Hurrengo igandean, urriak 29, eguerdiko 12:00etan Baionako udaletxe parean Oierren aldeko kontzentrazioaren berri ere eman zuten eta Oier eta preso gaixo guztientzako maitasun argazki batekin amaitu zen atzoko bilkura.

Gasteizko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Gasteizko kontzentrazioa