Ibai Aginaga txapeoan Patxi Ruizekin elkartasunean

Ar, 2020/05/12 - 12:04 argitaratua

Ohar honen bitartez jakinarazi nahi dugu Ibai Aginaga Berangoko preso politikoak txapeoa (itxialdia) hasi duela Patxi Ruizekin elkartasunean. Beraz, Ibaik bere ziegatik ateratzeari uko egingo dio Patxi Ruizen borrokaldiak dirauen bitartean. Sevilla II-ko (Morón de la Frontera) kartzelako isolamendu moduluko galeria batean dago Ibai, eta ia 17 urte daramatza preso.

Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 12a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.