Hainbat petsona deitu ditu deklaratzera Espainiako Audientzia Nazionalak Patxi Ruizen egoera salatzeko prentsaurrekoan parte hartzeagatik

Ar, 2018/07/24 - 18:43 argitaratua

Patxi Ruiz “Kapota” euskal preso politikoaren egoera salatzeko joan den ekainaren 30ean Txantrea auzoan burututako agerpen publikoaren ondorioz (https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/patxi-ruiz-euskal-preso-politikoari-aita-ikustea-galerazi-diote), Espainiako Audientzia Nazionalak bertan izandako hainbat lagun bideokonferentziaz deklaratzera deitu ditu ostegun honetarako, 'terrorismoa goratzea' leporatuta.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi die pertsona hauei, eta salatu nahi du eraso hau indibiduo zehatzetan zentratu baldin bada ere, gure mugimenduaren jardueraren eta errepresaliatu politiko guztien kontrako erasotzat hartzen duela.

Berriki, salbuespen epaitegi berberak Ahotsa komunikabideko hainbat kide ere deklaratzera deitu ditu, hain zuzen ere preso politikoei “preso politiko” deitzeagatik. Espainiako Estatua tematuta dago errepresaliatu politikoen kriminalizazioan indarkeria instituzionala justifikatzeko bitarteko gisa, horretarako haien aldeko edozein mezu eta ekimen jazarriz.

Gure mugimenduak amnistiaren aldeko borrokan eta errepresaliatu politikoen eskubideen defentsa aktiboan lanean jarraitzeko konpromiso irmoa adierazi nahi du, eta herri osoari jarduera honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dio. Gudariak direlako, amnistia!

Euskal Herria, 2018ko uztailaren 24a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.