Gure eskuetan baino ez dago (Itzulpena)


Jon Kepa Preciado Izarra, euskal preso politikoa Al, 2018/01/15 - 17:18 argitaratua

            Militante kontsekuentea izatea ez da erreza, are gutxiago giltzapean, sakabanatuta eta zure etsaiaren esku zaudenean. Munduko edozein tokitan, preso politikoak daudela entzutea irauten duen gatazka politiko bat dagoela ulertzea da, askatasun faltak, benetako demokrazia faltak eragindakoa, eta klase batek herriaren gehiengo handiaren aurka darabilen dominazio faxista eta patriarkal horren existentziagatik.

            Hau hemen jende konprometitua ere badagoelaren seinale da, antolatu dena eta esfortzuari esker aurrera jo egin eta jotzen duela, duintasunez, koherentziaz, bere oraina eta etorkizuna arriskutan jartzen, baita bere bizitza ere, klase moduan dituen eskubideak eta duintasuna defendatzeko borroka iraultzailea, errebolta eta desobedientzia aukeratzean, herri bezala bizirauteko eta faxismoaren aurrean eremuak irabazteko.

            Horrenbestez, preso politikoen existentziak zapalkuntza, errepresioa eta salbuespen legeak existitzen direla adierazten digu, haren guztiaren kontrako defentsa, erantzuna eta borroka ere existitzen dela ulertarazi behar digun bezalaxe, eta baita konpromisoak atxilotuak, torturatuak eta urte askoz espetxeratuak izatera eraman zituzten helburuen lorpenaren markoan ere.

            Polizi eta espetxe errepresioaren aurkako borroka partikularrak, beste batzuek bezala, sufritzen dugun nazio eta klase errepresioaren aurkako borrokari lotuta joan behar du. Ezin da bata bestearengandik bereizi, ezin da “osotasuna” desintegratu. Deskonposaketa honek borroka eremu ezberdinen despolitizazioa dakar, haietan euren oinarriarekin eta arrazoi politikoarekin ematen diren aldarrikapenen deslotura dakar, eta azkenean gatazkaren izaera politikoa lehortzen du guztiz, egiatan zapaltzailearen bertsioa onartzen, etsaiarena. Ondorioz, ez da soilik bide singular horretan aurrera egiteak ez duela helburu estrategikoen lorpenean laguntzen, baizik eta guztiz kaltegarria dela borroka iraultzailearentzat.

            Azkenean, deslotura estrategia hau kalterako izatera iristen da onartzen eta aurrera eramaten dutenentzat, eta euren diskurtsoekin guztiz kontraesankorra, bai behintzat bilatzen dituzten helburuak beste batzuk ez badira, izan ere erabilitako energia eta denbora horiek ez baitira helburu historikoen eskuratze horretarako erabiliak, haiek dioten bezala. Jokatzen duten eremu horietan hobekuntzak lortzen saiatzen baino ez dira, baina beti borroka orokorraren deslotura horri esker eta gatazka politiko bati eta bere aktoreei, behintzat alde iraultzailean, aurresuposatzen zaien izaerarekin zerikusirik ez duten eta politikoki eboluzio bat exijitzen duten baldintza batzuen azpian. Lanabes hau ez zaigu balio, hemen ahalegin indibidualak ez du kolektiboan batzen, ez da aurrera egiteko, gatazka gainditzeko eta eremuak irabazteko baliogarria.

            Che-k esan zuen “iraultza batean irabazi ala hil egiten dela hau benetakoa bada” eta, nik,  nire egoera xumetik, gehituko nioke irabazten dela benetakoa den bitartean eta hiltzen dela oinarritik, esentziatik desarmatzen hasi bezain pronto, iraganarekin, herentziarekin mozten dugunean, eta izan ginena ezabatzen saiatzen garenean, aurrera ez egitea hautatzen dugunean, irabazitako lurraldea uzten dugunean eta aitzakiak erabiltzen ditugunean praktika iraultzaile eta kontsekuentetik urruntzen diren jarrera eta diskurtsoak legitimatzeko.

            Bidearen egiazkotasuna gure ekintzen koherentzian eta gure intentzioen gardentasunean islatzen da. Inor ez dago erronka hauek onartzeko behartuta, militante errebelde eta iraultzaileak izateko behartuta, baina eremu honetan ez dute balio anbiguetateak, itxurakeriak, engainuak, nahasketak… Jarrera hauek arduragabekeriaz beteta daude, garesti ordaintzen dira, irabaztea eta urrats bakoitzean libre bihurtzen gaituen gauza bakarraren desagerpen progresibo eta etengabearekin ordaintzen dira: borrokaren desagerpenarekin.

            Militante eta preso politikoa izatea ez dela erreza esaten hasi naiz. Ez, ez da. Zorrotza eta gogorra da, baina iraultza gure eskuen artean hiltzea nahi ez badugu, egin dezagun sinesgarria, egin dezagun benetakoa. Ez dezagun ezer galdutzat eman, aurrera egiten jarrai dezagun, handitzen jarrai dezagun, borroka egiten jarrai dezagun. Gure eskuetan baino ez dago.

“Gizakiak daukan gauzarik preziatuena bizitza da, behin ematen zaio eta hutsean igarotako urteengatik min torturatzaile bat ez sentitzeko moduan bizi behar da, lotsak iragan doilor eta zitalagatik erre ez gaitzan”. Nikolai Ostrovski.

Jon Kepa Preciado Izarra, euskal preso politikoa.