Gudarien Txoka Herri Mugimenduak Etxarriko gudarien oroitarriaren konfiskazioaren aurrean

Or, 2020/01/31 - 22:36 argitaratua

Zinismoa justifikaezina den edozer arrazoitzen saiatzen denean, lotsa txikitu egiten da hortzetako min kontrolagaitza bailitzan.

Badirudi Etxarriko EH Bilduk uste zuela edozein irtenbide politiko dela ulergarri eta, agian, bultzagarri ere bai.

Herritarrek bere samina, dagoeneko estalian bakarrik azal zezaketen herri honetako txoko batean eraikitako oroitarri bat kentzea izan da oraingoan betikoen jomuga.

Auzitegi Nazionalaren inposizio berri honek eta Udalaren onarpen otzanak, herritar askoren amorrua piztu du eta baita gure erabateko gaitzespena.

Udalak bere erabakia babesteko kaleratutako idatzian, herriak bere lurrak nola erabili erabakitzeko eskubideaz hitz egiten da. Aldarrikapen epel horrekin bakarrik bilatzen du, eta ez oso era burutsuan, nahitaezko mailan baino ez bustitzea. Ari gara, zinegotzi jaun-andreak, herri baten trajediaz, urteetako inpunitatea, inposizioak, injustiziak, lapurretak, erailketak, torturak, gezurrak… Ez gara iturri bat han edo hemen kokatzeari buruz ari!

Benetan baldin badago horrelako asmo partehartzailea, zergatik ez zitzaion galdetu herriari Gobernuko Ordezkaritzak bere lehen eskaera egin zuenean urriaren 10ean? Zergatik egiten zaio deialdia abenduaren amaieran pertsona talde bati zer egin erabakitzeko eta, gainera, adierazi gabe bilerako gaia? Zergatik zeuden bilera horretan Sortuko kideak bakarrik eta horietako batek galdetu ea “prest zeuden oroitarriaren ardura hartzeko”? Kamara aurrean ez dagoenean…!

Non zeuden beste herritarrak? Zergatik ez zituzten haiek ere kontuan izan? Zergatik esaten da gezurra Auzitegiaren eskaerak sortutako egoera kudeatzen aritu dela esandakoan, bileran bertan alkateak onartu bazuen “ea ahazten zitzaien” itxaroten egon zirela? Zergatik ez zen informazio zehatzik eman nahi izan hasieratik? Zergatik bakarrik abokatu baten helbidearen bitartez hauxe postaz bidaltzeko? Beharrezkoa da legezko ordezkaritza informazioa jasotzeko? Serioa al da hau? Ez du ematen garbi dutenik norbait ordezkatu eta norbaiten tokia hartzearen arteko ezberdintasuna. Udala ez da inoren sukaldea eta guztia kudeatu behar da gogoz, zehaztasunez eta erabateko gardentasunez. Utzikeririk gabe.

Gaitasun eza? Gogo falta? Enpatiarik batere? Zentzugabekeriaren gailurra? Ez. Hau da dagoena. Eta hau da dagoena, Auzitegi Nazionalaren “biktimak ez umiliatzeko” aitzakipeko erabakitik, “oinaze mapaz” hitz egitera pasatzen direlako. Onartu eta parekatu. Bestearen oinazea ulertu. Eta bitartean errealitatea da batzuek guztia debekatuta dutela, zigorturik jarraitzen dutela eta haien ingurukoak umiliaturik. Eta Bildu hortxe. Beste batzuei, berriz, omenaldiak egiten zaizkie, goraipatu eta babestu ere bai. Eta Bildu ere hortxe dago.

GUDARIEN TXOKOA HERRI MUGIMENDUA