Gose greba hasi dute Patxi Ruizekin elkartasunean

Ar, 2020/05/12 - 19:18 argitaratua

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu gure mugimenduko hiru kidek gose grebari ekin diotela gaur 18:00etan, eta laugarren kide batek 24 orduko barau intermitenteak egingo dituela (24 ordu barauan, beste 24 ordu baraurik gabe) Patxi Ruiz euskal preso politikoarekin elkartasunean, azken hau gose eta egarri greban dagoelarik. Denok daude Bizkaiko lokal batean elkarrekin, eta Patxik borroka honekin jarraitzen duen bitartean beraiek ere gose grebari eusteko haien borondatea erakutsi dute.

Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 12a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.