Gorka Urtaran-EAJ: kapitalaren diktaduraren atal euskal-espainiarra

Og, 2022/02/17 - 06:45 argitaratua

Euskal burgesiak, lotsagorritu gabe, adierazi zuen ez zuela aplikatuko Espainiako mozal legea, burgesiaren defentsarako legea alegia. Hala ere, 2015az geroztik, lege horretatik eratorritako milaka zehapen jaso ditugu Euskal Herrian Espainiako polizia autonomikoen eta udaltzainen aldetik.

CAZA AL GRAFITERO. Criminólogos, grafólogos, agentes de la Policía y de la limpieza unidos en la tarea. Ya hemos pillado a varios/as y no pararemos hasta identificar a todos los grafiteros y sus pintadas. Lo pagarán. No es arte, es una cochinada que desluce”. Gorka Urtaran EAJren Gasteizko alkateak esandakoak.

Krisi garaian, behekoentzako zoritxarrak azkar eta pilatuta datoz. Duela gutxi, herri eta auzo askotan, pintada errebindikatibo eta politikoek orduak irauten zituzten kasu gehienetan. Aldi berean, grafiti batzuk luzaroan egoten ziren horma berdinetan. Klase-interesa. Agerikoa baino gehiago.

Egungo egoeran, presaka dabiltzala dirudi, orientazio praktiko uniformerik gabe baina bai izaera errepresibo global argiarekin. Inoiz ez zaie horren ezinbestekoa izan “ugazabaren ahotsa”, euskalduna, espainiarra edo frantsesa izan.

Sare sozialetako kontrola hedatzen da, segurtasun-kameretako kontrol biometrikoa (alde guztietatik instalatuta dauden «pribatuak» zein publikoak izan)… Bihar itxi ditzakete aldi baterako, selektiboki, aldizka edo modu iraunkorrean gure mezua helarazteko aukera ematen diguten sare sozialak.

Gero eta zentzu gutxiago du demokrazia, giza eskubideak, eskubide kolektiboak, politikoak eta sozialak aldarrikatzeak. Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da euskal iraultza sozialista gure eguneroko zereginetara hurbiltzea.

Amnistia osoa.

Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua