Foro Soziala, kapitalaren politikaren hezitzailea ere (III)

Ig, 2021/02/07 - 13:00 argitaratua

Joan den hilean Euskal Foro Sozialari buruz idatzi genuen. Gaur, “Bilboko Gizarte Foroak” euskal preso ohien harrera egitea gaitzesten duela jakin dugu. Hori guztia “bakearen” eta “bizikidetzaren” alde. Kapitalaren eta haren aliatu taktiko eta estrategikoen ezinbesteko tresna dela esaten jarraitzen dugu. Diskurtsoa garatzen ari diren heinean, frantses eta espainiarraren demokrazia kapitalistaren filosofia eta balioen hezitzaile gisa duen funtzioa agerian geratzen da.

Euskal gizartean birgizarteratu behar diren presoez hitz egiten dutenean, kapitalaren, sistemaren eta burgesiaren izenean ari dira. Foro Soziala Euskal Herri Sozialista baten alde borrokatu zirenen errenuntzia eta Estatuarekiko menpekotasuna janzteko ardura dutenen artean dago. Jakina,  Euskal Iraultza Sozialistaren alde borrokatzen jarraitu nahi dutenentzat, kapitalaren eta burgesiaren balioak saltzen jarraituko dute. Egia esan, errepresioaren benetako sostenguak dira, beste batzuekin batera.

Horretarako, bakeaz, integrazioaz, bizikidetzaz, aniztasunaz eta abarrez hitz egiten dute. Ziur gaude guztiek dutela nahikoa bizitzeko eta defendatzen duten sistemarekin gustura egoteko. Horrela ez bada, euskal langile-klasea eta herri sektoreak okupatu eta ustiatzen duenaren diskurtsoa elikatzea ulertzea ezinezkoa da. Halako kontzientziaz ez dago proletariorik (ez hemen, ez inon),  erreprimitzen, okupatzen eta ustiatzen duena defendatzen duenik.

Okupatzen gaituzten demokrazia kapitalisten arauei jarraitzera animatzen gaituzten bitartean,  klase-borroka eta euskal langile-klasearen biziraupenerako borroka, bere bi alderdietan, nazionala eta klasekoa ezkutatzen dituzte. Horretarako, errealitate politiko eta soziala ezkutatzen dute, diskurtsorik atzerakoienari eutsiz. Gaur egun, diskurtso horren atzetik sistemari atxikitako edozein alderdi, sindikatu, erakunde edo beste daude. Horietako inork ezin ditu sistemaren arauak urratu, bere egoera pertsonala, edo taldekakoa/kolektibokoa, errepresiotik libre geratu gabe.

Euskal Herria eta bertako langile-nazioa dira lehen subjektu erreprimitua. Hori esanda, gaur egun beste adibide batzuk soberan daude. Euskal Herri barruan eta kanpoan. Kasu batzuk aipatuko ditugu: Polizien jarduna kaleratzeen aurrean manifestatzeagatik… (Barakaldo…), iritzi-“delitu”-engatik (Pablo Hasel, Katalunian), okupazioa zalantzan jartzen duen aldarrikapen txikiena dela eta Euskal Herrian…, faszismoaren aurrean agertzeagatik (hainbat eta hainbat lekutan), gaztea izateagatik oldartuak … (Donostian eta beste euskal herri askotan gertatzen den bezala), Euskal Herriko hegoaldearen eta iparraldearen arteko itxitura… Poliziaren jarduera politiko horrek guztiak kondena/errepresioa/zaurituak/isunak/sufrimendua eta abar dakartza.

Denbora gutxian, kapitalak, burgesia txiki eta ertainak eta sozialdemokraziak Estatu espainiarreko erreforma demokratikoaren urteetara (1978) eraman gaituzte. Sozialdemokraziak 78ko erregimenera itzultzea salatzen duen bitartean, bere praxirik kualifikatu eta ikusgarrienean garatzen du. Klase eta nazio ekintza eta dinamikarik eza, jarduera kolaborazionistarekin (aurrekontuak, Espainiako Estatuko Errege Dekretua…)  osatzen dute.

Ez da gure gustukoa iritzi/salaketaren bat egin dugun kontuetara itzultzea. Aldi berean, kapitalak, bere aliatuek eta laguntzaileek beren praxia indarrean mantentzen duten bitartean, gure gogoetak ere aurkituko dituztela adierazten dugu.

Amnistia Osoa

Independentzia eta Sozialismoaren alde

Amnistiaren Aldeko eta Errrepresioaren Aurkako Mugimendua - 2021-02-07