Ez Gasteizen ez inon! alde hemendik!


NATOk mila soldadu bidali ditu Gasteizeko Arakako base militarrera Az, 2021/11/17 - 20:20 argitaratua

Urriaren amaieratik, NATOk mila soldadu bidali ditu Gasteizeko Arakako base militarrera, maniobretan aritzeko.

Euskal Herri Langileak orain dela 35 urte NATOri ezetz esan zion, eta konpromezu hori berretsi behar dugu. Ez ditugu onartuko inperialismoaren mertzenarioak Euskal Herrian, langileriaren eskubide sozial zein nazionalak zapaltzeko helburua besterik ez dutenak. Garrasia argia eta ozena izan behar da: alde hemendik!

Horretarako bide bakarra dugu, amnistiaren aldeko borroka. Antolakuntzarako deialdia egin nahi dugu, eta azaroaren 27ko Bilboko manifestazio nazionalean parte hatzeko ere: "Amnistia, Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde!".

ALDE HEMENDIK!

INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!

Euskal Herrian, 2021eko azaroaren 17an

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua