Euskal Foro Soziala: Paris, Madrid eta sozialdemokraziaren (EHBildu) lanabesa

Or, 2021/01/08 - 15:44 argitaratua

Ildo horretan, Foro Sozialak bat egiten du Vacongadas eta penintsulako Nafarroako (batez ere) gehiengo politiko eta sindikalarekin, guztiak sisteman txertatuta baitaude. Bere eremuan, mugaren bi aldeetako euskal burges txiki, ertain eta handien diskurtsoak eta interesak osatzen ditu. Alderdi politikoak, sindikatuak eta sistemari atxikitako fauna mediatiko eta intelektualaren gainerako figurinak elikatzen ditu ere. Aldi berean, kontzientzia txarrak isilarazten ditu proposamenak egiten baititu, "ezkutuko botereak dira nahi ez dutenak"…zabalduz, eta Espainiako ezkutuko botereek gobernatzen utzi duten gobernua zuritzen du. Borrokatzeak ez duela ezertarako balio diotenak legitimatzen ditu. Laburbilduz, bere nagusiei obeditzen die, Aieteko Konferentzia goraipatu zutenek inperialismoari obeditzen zioten bezala, hau esanda haserretzen badira ere!

Gure okupatzaileei obeditzen die bere hiztegitik termino politikoa desagerraraziz. PRESOAK ala EUSKAL PRESO POLITIKOAK?. Damutu batek ere esango luke atxilotu egin zutela eta kartzelan egon zela arrazoi politikoengatik geroago damutu arren. Edo euskal preso politikoek egin zuten borroka ez zen politiko-militarra? edo kale borrokaren ekintzek ez zuten helburu politikorik? Foro Soziala eta termino horiek erabiltzen dituen oro okupatzailea eta esplotatzailea zuritzen ari da. Bere borroka politikoa izan ez bazen, Euskal Herria (geuk ulertzen dugun bezala behintzat) ez litzateke existituko. Bestela, Espainiatik banandu eta Francoren diktadura eta post-frankismoaren ordena irauli nahi izan zuten probintzia hutsalak izango zen Euskal Herria

Foroak presoentzako ITZULERAZ hitz egiten du. Zer da itzulketa? Kasu!... BIRSORTZE-aren, BIRGIZARTERATZEA-ren sinonimoa baita. Foroak adarra jo baino, egundoko ziria mahairatzen du. Ez du zerikusirik euskal preso politikoek esaten zutenarekin, ETA bere armategia eta teoria iraultzailea entregatu zituen arte. Hau da, "Ez dugu gizarteratzeko beharrik, bai kalean eta bai kartzelan Euskal Herriaren askapen sozial eta nazionalaren alde borrokatzen garelako". Orain euskal sozialdemokraziaren eta etsaiaren aldetik errepresaliatuen gaia darabiltenek zaintzapean birgizarteratu behar dela diote

ETA-k jarduteari utzi dionez, "Bizikidetza demokratikoaren oinarriak ezarri behar direla” diote eta EZ ERREPIKATZEKO BERMEEKIN gaineratzen dute. (nola egiten da ez errepikatzeko bermeena?) Hau da, borroka egin duten eta oraindik bizi diren belaunaldiek amore eman behar dute. Inork ez borrokatzea eskatzen dute, eta idatzita utzi behar dela Euskal Herriko langileria nazional zein sozial mailan askatzeko ez direla borroka-molde guztiak  erabiliko.


Euskal Herriko langile-klasea kapital handiak eta burgesia autoktono eta atzerritarraren frakzio ezberdinek zapalduta eta ustiatuta dagoela oraindik egiaztatu  behar dugu. Bukatzeko, esan behar da klaseen arteko borroka nabarmenagoa dela gaur atzo baino, eta tresna taktiko bakar batek saihestuko duela basakeria, eta horixe da: Euskal Estatu Sozialista.

Amnistia osoa 

PD. GALen alderdiaren gobernuari laguntza eskatzearena (EHBilduk Espainiako Estatuko gastu  orokorrekin egiten duen bezala) iraingarria iruditzen zaigu, eta are gehiago, sozialdemokraziaren oinarrien degradazio politiko eta sozialaren maila aztertzeko saiakera bat.