Etxarriko gertakarien aurrean


Ikurra eta kartela EHBildu gobernatzen duen udalak kendu ditu Al, 2020/10/05 - 23:50 argitaratua

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakin ahal izan duenez beste gertakari errepresibo bat gertatu da Etxarrin.

Egunetan zehar amnistiaren aldeko ikurra eta kartel informatibo bat (Txikitoren helburuekin eta berak aurrera daraman borrokaren helburu eta egunekin) herriko enparantzan ipinita zeuden. Eta argazkian ikusten denez, esan behar da ere kartelaren tamaina ez zela inolaz ere eskandalagarria.

Hara non, ikurra eta kartela Udalak kendu dituela. Afera da Udala EHBildu-k gobernatzen duela!!! Batetik EHBildu-k zentsuratu egiten du herri adierazpen bat (Udal frankistak bezala) eta bestetik hainbeste komunikabide, antolakunde, sindikatu, kolektibo…ez entzutearekin baino haratago doa eta errepresioa ezartzen du inolako arazorik gabe.

Euskal Preso Politiko baten borroka eta helburuak estali nahi duena eta bere burua ezkertiar giza definitzen duenari ez dakigu nola kalifikatu behar dugun. Dena dela, okupatzen gaituzten sisteman integraturik egonik, oraindik hori eta bost ikusi behar dugu ere.

Amaitzeko, delako kartela berreskuratu eta zegoen tokian dagoela esan behar dugu.

Ikurra eta kartela EHBildu gobernatzen duen udalak kendu ditu

Gora Txikito

Independentzia eta Sozialismoa

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-10-05