España, Nafarroa eta Vascongadasetako aurrekontuei harira eta beste


Nork pentsa zezakeen Euskal Herriarentzat Independentzia eta Sozialismoa helburu zuten indarren oinorde batzuk España, Nafarroa eta Vascongadasetako aurrekontuak kapitalaren agindupean aurrera ateratzeko jarrera izango zutenik? Og, 2021/12/02 - 19:24 argitaratua

Espainia gen-etan daramaten alderdi politikoen artean, edo modu batez edo bestez espainiar Estatua onartzen dutenen artean, nork pentsa zezakeen Euskal Herriarentzat Independentzia eta Sozialismoa helburu zuten indarren oinorde batzuk España, Nafarroa eta Vascongadasetako aurrekontuak kapitalaren agindupean aurrera ateratzeko jarrera izango zutenik?

Azaroaren 20an Bilbon egindako manifestazioak ibilbide motza izan du, aurretik eta ondoren, EHBilduren burokrazia sozialdemokratak, bai espainiar zein euskal kapitalaren aurrean, lehenago erakutsitako menpekotasuna berriro ere agertu baitu. Publikoki, Ia-ia ezeren truke erakusten dute euren “negoziazioa” (menpekotasuna) Estatu espainolarekiko. Era pribatuan denbora luzea daramate hautsa saltzen; gezurrak beti bide labur. Hala ere, momentuz behintzat, barne mailan eta politikoki, burokrazia sozialdemokratari guzti hau dohainik ateratzen zaiola ematen du.

Hain erreza izan ez dutena “ongi etorriak” bertan behera uztea izan da. Ze puntutaraino ze, azken egunotan, EPPK-aren izenean suspenditzea iragarri baitute. Degradazioak Ezker Abertzale Ofiziala eta Erreformistaren gorputz osoa zeharkatzen jarraitzen du.

Honek, besteren artean, eta berriz ere, euskal sektore iraultzaileak kolpatzen ditu. Espetxeetan guztiz markaturik daude etsaiaren lerro politiko penitentziarioari oniritzia ematen ez badiote. Kalean esku loturik zalduak gaude berriro ere, hain zuzen, beste lubaki bat hustu dutelako.

Okupatzen eta esplotatzen gaituzten Estatuekin zaude ala euren etsai amorratua izango zara. Euskal gorputz iraultzailea bigarren multzoan aurkitzen da. Guk geuk, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua,  Amnistia eta Euskal Estatu Sozialista sortzearen beharra aldarrikatzen jarraitzen dugu.

Ohar honi amaiera ematean euskal preso politikoa den Dani Pastorrek, atzo abenduak 1, gose greba bati hasiera eman diola jakin da. Bere egoera larriaren aurrean eta borroka zail horretan gure elkartasuna adierazten diogu Daniri.

Amnistia Osoa.

Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2021-12-02