Espainiako Polizia Autonomoen ezaugarriak Euskal Herrian


Euskal langile-klaseak herritar polizia behar du. Langile klasearen zerbitzura dagoen polizia behar du La, 2021/05/08 - 16:27 argitaratua

Euskal Herrian dauden Espainiako Polizia Autonomikoak errepresio-indarrak dira eta Espainiako kapitalaren eta bere euskal ordezkoaren zerbitzura daude. Aldi berean, udaltzain askok erakutsitako jarrera eta erabilitako bortxakeria kontutan harturik  eremu berdintsuan kokatzen dira.

Espainiako polizia autonomikoek, hala nola Euskadiko eta Nafarroa Garaiko gobernuek, kapitalaren interesak defendatzen dituzte. Kapitala krisian sartzen denean eta langile-klasearentzako baldintzarik okerrenetan ere, bere errepresio-funtzioa are handiagoa da.

Hala, bada, Espainiako polizia autonomikoek jabetza pribatua eta kapitalaren ekoizpen-sistema defendatzen dituzte gauza guztien gainetik. Bere legea goitik behera onartzen dute. Hau da, kapitalaren diktadura demokratikoaren legea.

Euskal langile-klaseak herritar polizia behar du. Langile klasearen zerbitzura dagoen polizia behar du. Geroko Euskal Estatu Sozialistak,  euskal langile-klasearen boterearen agintepean egongo den polizia behar du euskal proletalgoak.

Amnistia Osoa

Independentziaren eta Sozialismoaren alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua