Espainiako espetxeak gaur


Patxi Ruiz Kapota euskal preso politikoak zabaldutako salaketa Ig, 2021/06/27 - 19:29 argitaratua

Patxi Ruiz Kapota euskal preso politikoak zabaldutako salaketa oharrari bide nahi dio eman Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak oraingo honetan. Bertan bizi ari den egoera azaldu eta salatzeaz gain, Patxik Leongoko Mansilla de las Mulaseko presondegiko zuzendaria salatzen du. Hona hemen bere salaketa:

Idatzi honekin Leongo Mansilla de las Mulaseko zuzendaria salatu nahi dut, espetxera iritsi berri naiz eta ingresoseko moduloan beste 25 preso gehiagorekin naukate.

Kundan iritsi berri naizenez, hamar egunetako berrogehialdia bete behar dut Covid dela eta.

Berrogeialdian egonik ez dugu eskubiderik ez lokutorio bidezko bisitarik egiteko ez eta patiora, ordu bat bada ere ateratzeko naiz ta libre egon.

Oinarrizkoak diren eskubideak bortxatzen dizkigute eta covid aitzakitzat harturik, gartzela barruko errepresioa areagotu besterik ez dute egiten inpunitate osoz jokatuz.

Egoera honen errudun bakarra hemengo zuzendaria da.

Patxi Ruiz Kapota

Behin eta berriz ere gureak egin ditugun aldarrikapenak mahairatu beharra dauzkagu:

Amnistia Osoa

Independentzia eta Sozialismoa

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua