(Eskuorria) Iñaki Bilbao Goikoetxea, Txikito, euskal preso politikoa


Txikito gose eta egarri greba mugagabean Az, 2020/11/04 - 20:29 argitaratua

Iñaki Bilbao Goikoetxea, Txikito, euskal preso politikoa

Lezamako semea, 64 urtekoa eta horietako 36 zapaltzen eta esplotatzen gaituen estatu espainiarreko kartzelarik gogorrenetan espetxeratua.

2017an, gose greban egon zen ia-ia hilabetez, Euskal Herria euskalduntzea, euskal lurralde guztiak batzea, independentzia eta sozialismoa helburu hartuta.

Oraingo honetan, helburu berberei eutsirik, pasa den irailaren 9an gose eta mota guztietako komunikazio grebari ekin eta , aldi berean, ziegatik irteteari uko egin zion. Bi aldiz eraman zuten kartzelako erizaindegitik ospitalera , bigarrena azaroaren 19tik 29ra zelarik.

Halako egoerari eutsi dio 50 egun luzez, eta sueroa eta beste substantzia batzuk aplikatu zaizkio bere borondatearen aurka. Esan bezala, 50 egun horiek joan den 29an amaitu ziren. Egun hartan, gose eta komunikazio greba bertan behera utzi zuela jakinarazi zien bere hurbileko lagunei, eta, aldi berean, bere ekimen/borroka oraindik ez dela amaitu azpimarratu zuen.

Azaroaren 2an (joan den astelehenean), berriz ekin dio ekimenari, baina oraingoan GOSE ETA EGARRI GREBA MUGAGABEAN hasi da. Era berean, ahal duen neurrian kanpo komunikazioa erabiliko duela jakinarazi du.

Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere egiten ditu Txikitoren helburuak, eta mobilizatzeko deia zabaltzen du.

Gora Txikito!

Amnistia Osoa!

Euskal Estatu Sozialista eraiki dezagun!    

Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua - 2020-11-04