Erronkariko Antifaxisten epaiaren aurrean

Ar, 2018/04/10 - 13:22 argitaratua

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gogor salatu nahi du Erronkariko hainbat gaztek Faxistei aurre egiteagatik jaso duten epaia, eta horren inguruan hurrengoa adierazten dugu:

1-Gure elkartasun osoa helarazten diegu bertako gazteei eta berriro ere mahai gainean jartzen dugu gure disposizio osoa Espainiar Estatu Faxistaren aurkako borrokan.

2-Espainiar legedia Faxistak babesteko espreski diseinatua dago. Militante antolatu Antifaxisten aurka doa, berdin izanda euren izatezko kolektiboa,bai Antifaxistak, bai Raperoak, Twiteroak, etb.

3-Euskal langileriari Estatu Faxista honen aurkako borrokan, zein euren gertukoen aurkako borrokan murgiltzeko deia luzatzen dugu berriro ere.

Beste behin ere esan nahi dugu, egunerokotasunean bizitzen behartzen gaituzten gatazka hau oinarritik gainditzeko eta bai Espainiar zein Frantzez Estatu Faxisten esku zikinak Euskal Herritik ateraarazteko bide bakarra Amnistia izango dela.

Euskal Herrian, 2018ko Apirilaren 10ean