Errepresioa beste behin ere


Martxoak 24ko ikasle grebaren harira, atxilotuekiko elkartasuna La, 2022/03/26 - 14:18 argitaratua

Herenegun greba eta mobilizazio eguna izan zen Hego Euskal Herrian Ikasle Abertzaleek deitutako hezkuntza erreformaren aurka. Bai grebaren bai mobilizazioaren ikuspegitik, balantze positiboa eta garrantzitsua da, zalantzarik gabe.

Ekimen horren aurrean, burgesiak gogor defendatzen ditu bere klaseko lubakiak. Alde batetik, egungo unibertsitatetik, sistema kapitalista erreproduzitzeko tresnetako bat bezala egiten du, eta bestetik, kasu honetan, Espainiako EAEko Polizia Autonomikoaren bitartez.

Hezkuntzaren ekoizpen eta kudeaketa burgesa eta hezkuntza herrikoi eta sozialistaren arteko borrokaren barruan,  34 ikasle atxilotu eta hainbat identifikatu zituzten, eta dagoeneko aske geratu dira, karguekin, kasu!

Beste behin ere errepresioa dugu aurrean, lelo sozialistak eta nazionalak aldarrikatzen direnean. Euskal burgesiak ez du kapitalaren zerbitzura dagoen Euskal Herri independente bat ere nahi. Aldiz, askok eta askok langileriaren independentzia aldarrikatzen dugu, eta aldi berean Euskal Herriarentzat independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzen gara.

Atxilotu guztiei karguak kentzeko eskatzen diegu, eta Espainiako Polizia Autonomikoak unibertsitateetara edo edozein lan-esparrutara sartzeko aukerarik ez izatea.

Errepresiorik ez¡

Amnistia osoa¡

Independentzia eta Sozialismoaren alde, gora Euskal Estatu Sozialista!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua