Errealitate beldurgarria

Or, 2020/11/06 - 18:20 argitaratua

Hiru hamarkadaren ondoren (laster esaten da), "Euskal Presoak" isolatze moduloak uzten hasten direla diote ETXERAT eta NAIZek. Iruzurrez mozorrotutako adierazpena da.

Ea ados jartzen zareten, fitxa ofiziala duen EPPK-ko inork ez bait du bere burua "Euskal Presotzat" soilik jotzen, Euskal Preso Politikotzat baizik. Bakoitzak, baieztapen batetaz edo besteaz zer pentsatzen duen beste gauza bat da. Hau da, sistema integratu eta amore eman dutenek, jada ofizialki ezin dituztela Euskal Preso Politiko deitu badakite. Kontsezio itundua da. "Ez dut zehazki eskatzen didazuna egiten" (espainiar eta frantziar irabazleen kontakizuna), baina beste hitz batzuekin gauza bera baieztatzen dut (politikoa; kentzen diot).

Hau da, estatu espainolan eta frantsesean ez dago Euskal Preso Politikorik. Horrek, estatu frantsesa ta espainola homologatzen ditu. EHBilduren ustezko euskal fronte errebeldetik, kapitalaren diktadurarekin erabat lotuta dagoen espainolek ta frantsesek marraztutako demokraziara. Horixe da Sortu-k, Etxerat-ek, Sare-k, Naiz-ek, Gara-k, Berria-k... aspaldi behin eta berriro erakusten dihardutena.

Bada isolamenduan 30 urte baino gehiago daramana... horregaitik ere da iruzurrez mozorrotutako adierazpena. Eta nola azaltzen da nahaste-borraste hau? Ba EHBildu inguratzen duen munduarentzat, 36 urte (gehienak isolamenduan) daramatzan Txikitoren izatea ukatuz. Badago isolamendu moduluetan 30 urte baino gehiago daramanik: Txikito, Euskal Presoa eta gainera POLITIKOA.

Aipatu dugun ildotik jarraituz, honek kriston nahasmena sortzen du. EPPK-ko bozeramaileak, nork jakin zertara eskaintzen dira, alperrik ordea. Klase presioa ta presio nazionala falta zaiela behin ikustean, egin behar dutela bururatzen zaienean, edozer gauza egingo bait dute Espainiak eta Frantziak.

Kontua argia da: koma bakarra ere ez idatzitik kanpo ezta tanta bakarra edalontzitik kanpo ere. Sortu-EHBilduk, 2009ko amaieran estrategia aldaketaren kontuatekin esan zuena berretsi besterik ez du egiten. Sumisioa. Zenbait militante ta jarraitzaileren urduritasuna baretzeko asmoz, suziriak adierazpen, antzezkizun eta antzerako gauzetan.

Ondo pentsatuta egin duzuela uste duzue. Hala pentsatu zuten EAJko burukideek gerraostean eta baita ondoren ere. Gaur egun, duela 60 urteko egoera sutsu bera duzue, bai nazio zein sozial mailan. Gauza batek bestera daroa, eta bigarrena dialektikoki lehenengoarekin lotuta dago.

50 egunetako gose greba egin ondoren, lau egun gose ta egarri greban daroan Txikitok, aipatu gabe utziz aintzat hartzen ez duzuen Txikitok, larrugorrian uzten zaituzte. Izugarria, baina horrela da.

Gora Txikito!

Amnistia Osoa!

Euskal Herria Sozialista baten eraikuntzaren alde!

Amnistiaren Alde eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-11-06