Desjabetuon Hotela Zentro Sozialista hustu dute

Or, 2022/07/08 - 17:38 argitaratua

Berriro hustu dute sozializatutako beste espazio bat. Oraingoan Legution: Desjabetuon Hotela, Zentro Sozialista. Burgesiak ez du atsedenik hartzen jabetza pribatua babesteko orduan. Ezta hura defendatzeko epailetza eta ezta polizia ere (zipaioak kasu honetan) kosta ahala kosta tokian bertan exekutatzeko.

Beste batzuetan bezala, Ertzaintzak behin eta berriz kargatu du, eta 2 atxilotu eta 20 zauritu baino gehiago utzi ditu. Atxilotuetako bat ospitalera eraman dute, eta, ondoren, ertzain-etxera ere.

Horixe da euskal burgesiak eta sozialdemokraziak nahi duten gizarte-eredua. Sistemaren arauak hausten dituenak, edozein esparrutan, errepresioa jasango du.

Antolakuntza eta borroka besterik ez zaigu geratzen.

Amnistia osoa. Independentzia eta sozialismoaren alde. Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua