Carmen Villalba, Paraguaiko preso politikoa, gose greban

Al, 2021/01/04 - 09:00 argitaratua

Carmen Villalba, Paraguain espetxeratua, Paraguaiko Herriaren Armadako (EPP) militante eta preso politikoa da. Urtarrilaren 2an hasitako gose grebarekin Carmenek bere alabaren desagertze behartua salatzen du eta Paraguaiko Armadako “Fuerza de Tarea Conjunta” delakoari egozten dio.

Carmenen alaba, 14 urtekoa, iazko irailean “Fuerza de Tarea Conjunta” delakoak erahil zituen Lilian Mariana eta Maria Carmen Villalba 11 urteko neskatilen lehengusina da. Izan ere, Nazioarteko hainbat erakundek heriotza horiek salatu dituzte, eta Paraguaiko gobernuak jarraitutako protokoloak "heriotzen" zirkunstantziak ezkutatu nahi dituela adierazi dute.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren aldetik, Alfredo Stroessner diktadorearen oinordekoak diren Paraguaiko estatu faxista eta egungo gobernua salatu eta gaitzesten ditugu. Era berean, Carmenekin eta haren gose-grebarekin bat egiten dugu.

Amnistia Osoa!

Independentzia eta sozialismoaren alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2021-01-04