Borrokaren zilegitasuna eta amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Bilbon


Agiria eta argazkiak La, 2019/11/30 - 01:18 argitaratua

Borrokatzea zilegi da! Hori da gaurkoan Bilboko kaleetan aldarrikatu duguna. Ozen eta konplexurik gabe. Borroka eskubidea eta betebeharra delako etsaiaren biolentziaren aurrean makurturik egon nahi ez duenarentzat.

Amnistia aldarrikatzen dugu errepresaliatu politikorik gabeko Euskal Herri askea eraiki nahi dugulako. Amnistia aldarrikatzen dugu gure herriaren aurkako zapalkuntza nazionala eta soziala gainditzeko. Eta amnistia aldarrikatzen dugu zapaltzen gaituzten bitartean herri honek zutik eta adoretsu jarraituko duela adierazteko. Borroka da bide bakarra!

Colombia, Bolivia, Chile, Argentina, Catalunya, Euskal Herria, Ucrania, Galiza, Castilla, Corsica, Bretaña, Palestina, Cuba, Venezuela, Asturies y tantos otros pueblos en lucha, haciendo frente a basura fascista como Guaidó, Piñera, Macri, Salvini, Áñez, Abascal, Macron, Pedro Sánchez, Urkullu o Chivite. Pueblos haciendo frente al terrorismo capitalista y a las invasiones imperialistas. Pueblos cuya lucha no podemos dejar de reconocer y apoyar. Porque luchar es legítimo, porque luchar es necesario, y terrorista no es quien se defiende del fascismo sino quien somete y aniquila a trabajadores y pueblos cometiendo las mayores atrocidades de la humanidad.

Borrokaren aurrean, errepresioaz erantzuten dute estatu faxistek, eta milaka preso, errefuxiatu eta deportatu politiko eragiten dituzte mundu osoan zehar, eta baita Euskal Herrian ere. Aurreko zikloaren ondorioz oraindik hamarkadetako kartzela zigorrak egiteke dituzten euskal militante iraultzaileak daude, eta puntu honetan argitasun osoz esan beharra dugu ez dugula inolaz ere onartuko haien izaera politikoa zalantzan jartzea. Preso bat politiko bihurtzen duena ez da biolentzia erabili ez izana, baizik eta askatasun kolektiboen defentsa aktiboa egiteagatik kartzelan egoteak, batez ere haien izaera politikoari uko egin ez badio eta bere ibilbidearekin gainontzeko presoen bizi baldintzei kalterik ez badie eragiten. Presoak kalera, amnistia osoa!

Aurreko zikloaren ondoriozko errepresaliatu politikoei buruz aritu gara, baina gaurko eta etorkizuneko borroken ondorioz preso berriak sortuko dira, eta sortzen ari dira ere. Amnistiak, beraz, ezinbesteko aldarrikapena izaten jarraituko du datozen hamarkadetan, hain zuzen ere borrokaren zilegitasunean sinesten eta hau praktikara eramaten duen jendean egoten jatrraitzen duelako. Herri otzana bilakatu nahi gaituzten honetan, herri borrokalaria bultzatuko dugu. Besarkada handi bana kartzeletatik, deportaziotik zein munduko edozein puntutik borrokan tinko mantentzen zareten militante guztiei. Jo ta ke irabazi arte! Gora Euskal Herria askatuta!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

*Argazkiak Boro LH eta Iturriagako

Mani

 

Mani

 

Mani

Mani

Mani

 

ManiMani