Borrokak ez du etenik. Santurtzi faxismoaren kontra


Euskal Herriak berriro erakutsi du bizirik dagoela, berriro ere aurre egin dio faxismoari Og, 2020/09/03 - 23:03 argitaratua

Gaur, Santurtzin, Estatu espainiarraren polizia autonomikoak, zipaioak alegia, berriro ere Espainia defendatu eta lubakiaren beste aldeko hamabi lagun atxilotu ditu, EITB-k zabaldu duen arabera. Euskal Herriak berriro erakutsi du bizirik dagoela. Berriro ere aurre egin dio faxismoari.

Espainiar eta Frantziar sistemari men egiten dion edozein indar errepresibo antolakunde politiko, koalizio edota intelektualak, modu batez edo bestez, delako sistema inposatzailea defendatu behar du.

Batzuetan Espainiako polizia autonomikoaren bidez, bestetan lotsagabeko telebista saioetan esatari gisa parte hartuz edota sindikal mailan edo unibertsitatean…

Zilegi al da kapitalaren demokrazia ala langileriaren herritar demokrazia zuzena? Ez du balio esatea demokraziak babesten duela edozein adierazpen publikoa. Gu herri demokraziaz ari gara eta euskal langileriaren aurkako ekintzak ez ditugu onartzen, ez eta beraiei babesa ematen diotenak ere ez.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak atxilotuei eta euren senitartekoei bere elkartasuna luzatu nahi die.

Image
zipaioak
Image
Erantzun
Video file

Euskal Herria, 2020ko irailaren 3a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.