Borrokak ez du etenik: Elkartasuna


Preso politiko maputxeak ASKATU!!! Al, 2020/08/24 - 20:02 argitaratua

Gure Mugimenduak bere interbentzio lerroa Euskal Herrian garatzen duen arren, arreta handiz jarraitzen du beste zenbait prozesu, funtsean euren helburuek gureekin zer ikusi handia bait dute. Hau da, euren herriak askatzeagatik eta kapitalismo eta inperialismoaren aurka borrokatzeagatik bahiturik dauden preso politikoentzat gure elkartasuna adierazten diegu.

Mila kasu salagarri badaude ere, bi egoera zehatzez arituko gara oraingo honetan. Bata mendebaldeko Europakoa, bestea Hego Amerikakoa. Biak urrun eta  biak gertu borroka dela eta.

Lehenbizi Lian Cambelle-z arituko gara eta harira joko dugu. Hamar urte daramatza Inperialismoak Lian Cambell militante errepublikarra Hego Irlandatik Lituaniara estraditatzeko saiakerak egiten.

Ez dugu ahantzi behar Lituaniak presondegi sekretuak dituela non militante politikoak, izkutatu, torturatu eta entregatu egiten dituen, beti ere C.I.A.-ren agindupean eta bere estaldura politiko  eta finantzarioarekin. Gauzak horrela, Lian Cambell irlandar militante politikoa izanda, bere berehalako askatasuna exijitzen diogu Irlandako gobernuari.

Txile eta Argentinak okupatua den Maputxe Herria dugu. Gaur egun ia 30 preso politiko maputxe gose greban daude zenbait espetxeetan barreiaturik. Ez da erreza albiste fidagarriak eskuratzea baina baten batek 100 egunetik gora daramatza gose greban. Batzuk egarri greban sartzear daude, jadanik sartu ez badira. Kasu honetan Txileko gobernu faxistak ez ditu  gose greban dauden preso maputxe hauek preso politikoak direnik onartzen. Premiazko egoera eta  guztiz larria dela esan beharrik ez dago.

Grebalarien aldarrikapen taula ez dugu zehatz mehatz ezagutzen baina euren borrokaren mamiari loturik dago. Hau da, maputxeak ez dira ez txiletarrak ezta argentinarrak ere ez. Txile eta Argentinak okupatu eta lapurturiko maputxeen lurraldeak maputxeei itzuli behar dizkiete. Hots, bere nazioa eta,  euren komunitatearen jabe izatea onar dezaten, bi estatu okupatzaileen sistematik at.

Preso politiko maputxeak ASKATU!!!

Lian Cambell-en estradizioari EZ!!!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua (2020-08-24)