Borrokak ez du etenenik. Gudari Eguna

Or, 2020/09/18 - 08:30 argitaratua

Data esanguratsua da irailak 27a. Izan ere, 1975eko Irailak 27ko exekuzioak mugarri bat dira nolabait. Estatu espainiarren lagun batzuentzat data seinalatua bada ere, oso data erreferentziala eta garrantzitsua da Euskal Herriaren aldeko borrokalarientzat.

Koiunturak ez dira inoiz berdinak, baina bai aldiz herri eta klase zapalduon nazio borroka zein klase borrokaren helburuak. Horregatik guk ere 2020ko iraila honetan gudarien irudia eta nazio askapen osorako langile klase edukia eta praktikak aldarrikatzen ditugu.

Gure azterketa oso xumea da. Nor dago euskal proletalgoaren independentzia integralaren alde? Nor Euskal Iraultza Sozialistaren alde? Historiak erakutsi digun bezala, praxiak esango digu nor den nor eta nork egiten duen zer. 

Euskal Herria eta Euskal Herriaren langileriaren aldeko borrokak ekarri ahal dituen euskal preso politikoak edota errepresaliatuak, beti defendituko ditu Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak. Horixe da gure aurretik ibili direnek irakatsi digutena eta horixe da transmitituko duguna.

Gudari eguna dela eta jadanik zenbait deialdi (ekimen politiko ezberdinak burutuko dira) baieztaturik daude. Nafarroan (Sakana), Bizkaian (Hego Uribe eta Bilbo), Gipuzkoan (Donosti) eta baita beste zenbait lekutan ere. 

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, Igor Gonzalez Sola erahiliko azken gudaria, eta Txikito Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoaren alde daraman borroka latz kontuan harturik, Euskal Herriko gudariak omentzeko deia egiten du. Atzoko, gaurko eta biharko gudarien alde, jo ta ke irabazi arte!

Euskal Herriarentzako Amnistia, Independentzia eta Sozialismoa helburu, aurrera!

Atzo, gaur eta bihar,  gora Eusko Gudariak!!!

Image
Borrokak ez du etenenik. Gudari Eguna 2020