Bloke Naranjako zigorren aurrean

Ar, 2019/03/12 - 01:56 argitaratua

Bizkaiko Auzitegi Probintzialak Gernikako Bloke Naranjako hiru kideri ezarritako zigorraren aurrean (https://gedar.eues/blog/2019/03/04/bloke-naranjako-3-gazteri-ezarritako-zigor-penala-berretsi-du-bizkaiko-auzitegi-probintzialak/), Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

360 eurotako isun penala ezarri die Auzitegiak hiru gaztetako bakoitzari, eta 1200 eurokoa identifikatutako beste bati erresistentzia delitua leporatuta. Horretaz aparte epaiketa zibilaren zain daude, eta bertan 140.000 eurorainoko isuna ezar liezaiekete. Zigor gogorrak erabilpenik ematen ez zioten etxebizitza bloke oso bat herriaren behar sozialen zerbitzura jartzeagatik.

Gernikako Bloke Naranjan, besteak beste, 12 errefuxiatu bizi dira. Jabetza pribatuan, esplotazioan eta kontsumo basatian oinarritzen den kapitalismo hori da, munduan zehar errefuxiatuak eragiten eta kale gorrian uzten dituen berbera, zigor hauek ezartzen dituena, proiektu honen kontra egiten duena, horretarako demokrazia burgesak sortutako baliabideak erabiliz.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik Egurre Gazte Asanbladari elkartasuna adierazi eta Bloke Naranjaren proiektua babestu nahi dugu. Zilegi ez ezik, guztiz beharrezkoa ikusten dugu gure eskubideekin espekulatzen dutenei aurre egitea eta langileariarentzat espazioak berreskuratzea. Era berean, berriz ere salatu nahi dugu gazteria antolatuaren aurkako errepresioa, eta oraindik antolatu gabe dauden gazteei borroka esparruetara batzeko deia egiten diegu. Antolakuntza eta borroka!

Euskal Herria, 2019ko martxoaren 12a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.