Bilboko gose greba ekimenak ekintza amaiera ematen dio

Ig, 2020/10/11 - 18:31 argitaratua

Bilbon burutzen aritu den Txikitoren aldeko ekimenak, 15 egun gose greban egon eta gero, gaur urriak 11, gose grebari amaiera ematea erabaki du. Aldi berean, kaleko mobilizazioetan eta burutuko diren asteburuko baraualdietan parte hartuko duela iragarri du.

Bestaldetik premiazko deia egiten du kontzienteago diren proletalgo zein herri sektoreak ekimen hauetan (edo bestelakoetan) parte hartzeko.

Txikitok, 36 urte giltzaperaturik pasa eta gero eta isolamendu gorrian egonda ez dauka aukera askorik bere bizitza osoan zehar borrokatu dituen helburuak aldarrikatzeko. Gose eta komunikazio greba mugagabea da bere ekarpena hain zuzen ere. Gaurko eztabaidetan parte hartzerik ez badu ere, hortxe dago bere aportazioa.

Txikitorekin, eta baita berak aldarrikatzen dituen helburuekin ere bat egiten du Bilboko ekimenak.

Bilbon, 2020-10-11